Athletic club
EA Sports Liga
Agentziak | EITB MEDIA
Athleticeko atezainak 60 minutu jokatu ditu golik jaso gabe Rayo-Athletic partidan, eta, ondorioz, garaikurra ziurtatu du.
Albisteak (3)
Unai Simon Athleticeko atezainak Zamora saria irabazi du, 2023/2024 denboraldian gol gutxien jaso dituen atezaina izateagatik. Atezain zuri-gorriak nahikoa zuen Rayoren aurka 60 minutu golik jaso gabe ematea, eta horixe bera egin du.
Valverdek 61. minutuan ordezkatu du, eta Julen Agirrezabala atera du zelaira, Simomen saria arriskuan ez jartzeko. Vallecaseko zaleek txalo artean agurtu dute arabarra.
Simonek 33 gol jaso ditu 36 partidatan, eta, ondorioz, 0,91ko koefizientea du, Ter Stegen (Bartzelona) eta Alex Remiro (Reala) atezainena baino hobea. Zamora sariaren irabazlea sartutako golen eta jokatutako partiden arteko koefizientearen arabera erabakitzen da, baina irabazlea nor izango den kalkulatzeko baldintza batzuk hartu behar dira kontuan: irabazleak gutxienez 28 partida jokatu behar ditu, eta horietako bakoitzean, gutxienez, 60 minutu.
Unai Simon Athleticen historian Zamora saria irabazi duen bosgarren atezaina da, aurretik Gregorio Blasco (1929/1930, 1933/1934 eta 1935/1936), Jose Maria Echevarria (1940/1941), Raimundo Lezama (1946/1947) eta Jose Angel Iribar (1969/1970) atezainek irabazi baitzuten.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa