Athletic club
Iragarpena
EITB MEDIA
Bi titulu irabazi ditu erdilariak Athleticekin, talde zuri-gorriarekin 194 partida jokatuta: Superkopa bat eta Errege Kopa bat.
Dani Garciaren artxiboko irudia
Albisteak (3)
Dani Garcia erdilariak ez du Athleticen jokatzen jarraituko, klubak ostegun honetan jakinarazi duenez. Sei denboraldiz egon da zuri-gorriekin, eta 194 neurketa jokatu ditu. Zumarragarrak bi titulu irabazi ditu talde bilbotarrarekin: Superkopa 2021ean (txapelketako partida guztiak jokatu zituen), eta Kopa 2024an, Mallorcaren aurka.
Futbolari gipuzkoarrak 34 urte beteko ditu ostiral honetan. Eibartik iritsi zen Athleticera 2018-19 denboraldian. Segituan hasi zenez hasieratik jokatzen, 32 norgehiagokatan hartu zuen parte lehen sasoian. Azken bi denboraldietan bakarrik jokatu ditu 30 partida baino gutxiago: iaz 29, eta egungoan, 18. Athleticen egindako ibilbideko gol bakarra denboraldi honetan sartu du, buruz, Almeriaren aurka, De Marcosek egindako erdiraketa bat aprobetxatuta.
"Etorkizunerako zorterik onena" opa dio Athleticek Zumarragako jokalariari, klub zuri-gorrik argitaratutako ohar batean. Era berean, urte hauetan guztietan "taldearen interesen alde erakutsitako grina eta egindako lana biziki eskertu" dizkiote.
¿¿ Dani Garciak bere ibilidea bukatu du Athletic Cluben.
— Athletic Club (@athletic_eus) May 23, 2024
Erdilariak, Kopako eta Superkopako txapelduna, Kluba utziko du ia 200 partida jokatu ondoren.
¿ Eskerrik asko guztiagatik, Dani! Zorte on etorkizunean!#AthleticClub ¿
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa