Athletic club
EA Sports Liga
EITB MEDIA
Athleticeko aurrelariak, ondorioz, ezingo du jokatu Vallecasen, Rayoren aurka, larunbatean, Ligako azken jardunaldian. Kirurgia plastika bat egin diote jokalari zuri-gorriari.
Iñaki Williamsek 14 gol sartuta amaitu du denboraldia (12 Ligan, eta bi Kopan). Argazkia: EFE.
Iñaki Williams Athleticeko jokalariari "kirurgia plastika bat egin diote", asteartean, "ezker oineko orbain mingarri baten arazoa konpontzeko", Bilboko klubak iragarri duenez, eta, ondorioz, ezingo du jokatu Vallecasen, larunbatean (18:30ean), 2023-24 denboraldiko EA Sports Ligako azken partidan (Rayo Vallecano-Athletic).
Bizkaiko taldeak baieztatu du "ondorengo orduetan" jasoko duela alta Iñaki Williamsek. Rayo Vallecanoren aurka, Gorka Guruzetak ere ezin izango du jokatu, duela bi aste apendizitiseko ebakuntza egin baitzioten, eta zalantza da Oihan Sancet jokatzeko moduan izango den; iruindarrak lau jardunaldi daramatza zelairatu ezinik, gihar lesio batengatik.
Horrenbestez, Athleticek Vallecasen emango dio amaiera denboraldiari. Sailkapenari erreparatuta, ezer ez dago jokoan, neurketa horretan, zuri-gorrientzat, aurreko igandean ziurtatu baitzuten txapelketa bosgarren postuan amaituko dutela.
Hurrengo zuzenekoak
18 | 20:00 - 22:30 | SASKIBALOIA | EuroCup: IDK Euskotren vs Charnay |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa