Athletic club
Ostegun honetan
Gabarrak aurreikusitako ibilbideko zenbait puntutatik pasatzeko izango duen ordutegiaren berri eman du Athleticek.
Gabarra 16:30ean aterako da, Getxotik. Argazkia: Efe.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Gabarra arratsaldeko 16:30ean abiatuko da Abrako Itsas Klubaren pantalanetik, ostegun honetan, apirilaren 11n, eta 18:35ean iritsiko da Bilboko udaletxeko eskaileretara. 160 ontzi eta 32 trainerurekin batera joango da. Horrela, Athleticek 40 urteko lehortearen ondoren lortutako Errege Kopa ospatuko du.
Ibilbidea ondorengo hau izango da:
Areeta/Portugalete (16:50)
Lamiako/Labe Garaiak (17:10)
Erandio/Sestao (17:30)
Lutxana/Punta Zorrotza (17:45)
Zorrotzaurre/Zorrotza (18:00)
Deustu/ItsasMuseum (18:15)
Campo Volantin/Uribitarte (18:30)
Udaletxea (18:35)
Klubak azpimarratu duenez, Zorrotzaurre uhartearen ondoko pasabidea Zorrotza aldetik izango dela. Halaber, gogorarazi du debekatuta dagoela bainatzea eta izena eman gabe dauden ontziak egotea, ezta piraguak, koltxonetak eta antzerakoak ere. Bestetik, zentzudun jokatzea eskatu du, jendetza bilduko dela kontuan izanik.
EITBk zuzenean eskainiko du ospakizuna
Athleticen Errege Kopako garaipenaren ospakizuna eta gabarraren irteera historikoa zuzen-zuzenean eskainiko du EITBk bost orduz, erabateko esklusibitatean, 15:45ean hasita, ETB1en eta eitb.eus-en. ETB2n eta eitb.eus-en, "Quédate, Especial Gabarra" saio berezia eskainiko dute, Leire Torrek eta Patxi Alonsok gidatuta. Radio Euskadik, Euskadi Irratiak eta EITBko hedabide digitalek eta sareek ere emango dute gertatzen denaren berri.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa