19:13

Athletic club

LaLiga EA Sports

Athleticek Betisekin galdu du partida kaskarra eginda, Nico Williamsen kaleratzeak baldintzatuta (3-1)

L. E. A. | EITB MEDIA

Jokalari zuri-gorriak bigarren txartel horia ikusi du epaileari txalo egiteagatik lehenengoa atera dionean, eta taldea 10 jokalarirekin utzi du. Chimy Avila, Yuri (bere atean), Cardoso eta Berenguer izan dira neurketako golegileak.

  • Nico Williams 40, minutuan kalera bota du epaileak

    Nico Williams 40, minutuan kalera bota du epaileak. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lehen zati kaskarra jokatu dute bilbotarrek, erasoan arriskurik sortu gabe eta neurketari komeni zaion erritmo bizia ezarri ezinda. Valverderen taldea ohiko presioa egiten saiatu da, aurreko aldean, baina andaluziarrek ondo eutsi diete jokalari zeuri-gorriei.

Gauzak 13. minutuan okertzen hasi dira, Chimy Avilak Willian Joseren pasea aprobetxatuta egindako golarekin. Aurrelari argentinarrak andaluziarren elastikoa jantzita egin duen lehenengoa.

0 eta 2koa zoritxarreko jokaldi baten ondorioz iritsi da. Fekirrek pase bikaina eman dio Willian Joseri, honen jaurtiketa Unai Simonek urrundu du baina baloiak Yuriren gorputza jo du eta bilbotarren atean sartu da.

Ordura arte, Valverderen taldeak ez du erasoan ezertxo ere egin. 40. minutuan, bilbotarrak 10 jokalarirekin geratu dira epaileak Nico Williams kanpora bota duelako, bi txartel hori aterata. Lehenengoa, zorrotza, falta batengatik, eta bigarrena, jarraian, epaileari txalo egiteagatik lehenengo txartela erakusten ari zitzaionean. Jokalariaren hanka-sartzeak jokalari bat gutxiagorekin utzi du bere taldea, 0 eta 2 galtzen egon denean.

45.ean, andaluziarrak hirugarrena sartzear izan dira, baina Fornalsek gehiegi gurutzatu du jaurtiketa eta baloia kanpora joan da, gutxigatik. 49. minutuan, Valverdek Imanol zelairatu behar izan du Yuri Berchicheren ordez, zarauztarrak eskuineko izterrean min hartu duelako. Eta lehen zatiko azken jokaldian, bizkaitarrek gola egin dute: Berenguerrek kornerra atera du eta Guruzetak, buruarekin, baloia Rui Silvaren atean sartu du.

Bigarren zatian, Valverdek Iñaki Willimas zelairatu du Sanceten ordez. Athletic biziago aritu da erasoan, jokalari bat gutxiagorekin egon arren, eta Berenguerrek berdinketa gertu izan du, baina bere jaurtiketa kanpora joan da, gutxigatik.

Betisen hirugarrena

67. minutuan Betisek hirugarrena egin du. Eraso azkar batean, Johnny Cardosok Unai Simon gainditu du.

Betisek aukera gehiago izan ditu azken minutuetan, baina markagailua ez da aldatu. Hiru puntuak Sevillan geratu dira.

Fitxa teknikoa:

3 - Betis: Rui Silva; Aitor Ruibal (Bellerín, 72. min), Pezzella, Chadi Riad, Sabaly; Johnny Cardoso, Altimira (William Carvalho, 46. min); Fornals, Fekir (Assane Diao, 85. min), Chimy Avila (Rodri, 51. min); eta Willian Jose.

1 - Athletic: Unai Simon; De Marcos, Vivian, Paredes (Vesga, 72. min), Yuri (Imanol, +49. min); Beñat Prados (Dani Garcia, 60. min), Galarreta (Unai Gomez, 60. min); Nico Williams, Sancet (Iñaki Williams, 46. min), Berenguer; eta Guruzeta.

Golak: 1-0, M.13: Chimy Avila. 2-0, 37. min: Yuri, bere atean. 2-1, +52. min: Guruzeta. 3-1, 67. min: Johnny Cardoso.

Epailea: Guillermo Cuadra Fernandez (Balear Irletako batzordekoa). NicWilliams kanpora bota du, bi txartel hori aterata, 40 minutuan. Gainera, txartel horiak atera dizkie Betiseko Chimy Avila (30. min) eta Athleticeko Yuri (32. min), Berenguer (41. min), Vivian (47. min) eta Imanol jokalariei (58. min).

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena