Athletic club
23. jardunaldian
EITB MEDIA
Athleticeko ezker hegaleko atzelariak 3. minutuan sartu du 1-0ekoa, eta 17.ean 2-0ekoa. Ikusgarriak izan dira biak, erremate oso zailak eginez lortu baititu zarauztarrak.
Yuri Berchiche, Mallorcari sartutako goletako baten ospakizunean. Argazkia: EFE.
Yuri Berchiche Athleticeko jokalariak 1-0eko eta 2-0eko golak sartu ditu Athletic-Mallorca partidan, 2023-24 denboraldiko EA Sports Ligako 23. jardunaldiko partidan, San Mamesen, ostiralean. Ikusgarriak izan dira biak, futbolari zarauztarrak erremate oso zailak eginez lortu dituelako.
1-0ekoa 3. minutuan heldu da. Nico Williamsek falta bat atera du Mallorcaren areara, eta Yurik, penalti puntutik, atzeraka, ezkerreko oina sartu du; baloia Rajkovicen ezkerreko zutoinera irten da, eta atezainak ezin izan du gola saihestu.
17. minutuan, Nico Williamsek korner bat atera du, Mallorcaren atearen eskuinetik; hegaleko nafarraren erdiraketa Gorka Guruzetak jo du, atzerantz, baloiak berdegunea ikutu baino lehen, eta Yurik, area barrutik, eskuinez, baloiak boterik eman gabe, angelutik sartu du: 2-0.
Bi gol horiek zenbatuta, Yuri Berchichek hiru daramatza Ligan denboradi honetan; izan ere, Getaferi sartu zion bat, falta jaurtiketa baten bidez.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa