18:21

Athletic club

EA Sports Liga

Athleticek hutsean berdindu du irailetik partidarik irabazi gabe jarraitzen duen Cadizen aurka (0-0)

Agentziak | EITB MEDIA

Zuri-gorriak andaluziarrak baino gehiago izan dira, bigarren zatian batez ere, baina ez dute arrisku handirik sortu Ledesma atezainaren atearen inguruan.

  • Iñaki Williams eta De Marcos, Cadiz-Athletic partidan

    Iñaki Williams eta De Marcos, Cadiz-Athletic partidan. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek berdindu egin du Cadizekin, Nuevo Mirandillan EA Sports Ligako 22. jardunaldian jokatutako partida (0-0). Yeray hasieratik aritu da, hiru hilabete jokatu barik eman ostean.

Partidako lehen minutuetan, berdintasuna izan da nagusi Cadizen futbol zelaian. Neurketako lehen aukera argia etxeko taldeak izan du, Ruben Alcarazek egindako falta jaurtiketa arriskutsu batean. Unai Simonek, baina, eskua bikain luzatu du baloia kornerrera desbideratzeko.

Adu Ares behin eta berriro saiatu da eta arriskua sortu du Conan Ledesma atezainaren inguruan, baina golik egin gabe.

Valverderen taldea jokoaren kontrola bereganatzen joan da, baina lanak izan ditu gol aukera argiak sortzeko, gaur entrenatzaile lanetan debuta egin duen Mauricio Pellegrinoren taldearen aurka.

Aukera gutxi

Atsedenaldiaren ostean, lehoiek saiatzen jarraitu dute, baina Cadizek ondo eutsi die bilbotarren erasoei.

Valverderen taldea saiatu da, baina ez du ate barrura jaurtiketa bat bera ere egin bigarren zati osoan. Zuhurtzia eta freskotasuna falta izan zaie azken metroetan.

93. minutuan, Nico Williamsi ukabilkada eman dio area barruan Falik, baina epaileak ez du ezertxo ere adierazi.

Horrela, partida berdinketarekin amaitu da. Puntu bana andaluziarrentzat eta bizkaitarrentzat.

Fitxa teknikoa

0 - Cadiz: Ledesma; Iza, Fali, Chust, Pires; Alcaraz, Escalante; Alejo, Robert Navarro (Brian Ocampo, 79. min), Sobrino (Sergi Guardiola, 73. min); eta Chris Ramos (Alex FernAndez, 85. min).

0 - Athletic: Unai Simon; De Marcos, Yerai, Vivian, Lekue (Yuri, 52. min); Mikel Vesga (Sancet, 52. min), Ander Herrera; Adu Ares (Nico Williams, 61. min), Unai Gomez (Jauregizar, 52. min), Iñaki Williams; eta Villalibre (Guruzeta, 70. min).

Epailea: Busquets Ferrer (Balearretako Batzordekoa). Txartel horia atera die Vesga (23. min) eta Lekue (45+1. min) Athleticeko jokalariei, eta Alcaraz (47. min), Fali (73. min), Alejo (78. min) eta Escalante (89. min) Cadizeko jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    15 11:55 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamaikagarren etapa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena