21:58

Athletic club

ERREGE KOPA

Ghana Afrikako Kopatik kanpo geratu da, eta Iñaki Williams Kopako kanporaketan egon daiteke

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Athleticek asteazken honetan jokatuko du Bartzelonaren aurkako Kopako lehia, 21:30etik aurrera, eta talde zuri-gorriak jakinarazi du partida horretarako 22 jokalarien behin betiko zerrenda "partida baino lehen" jakinaraziko duela, zelaian bertan.

  • Williams, con la selección de Ghana en el pasado Mundial de Qatar

    Williams, con la selección de Ghana en el pasado Mundial de Qatar. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ghanako selekzioa Afrikako Kopatik at geratu da matematikoki, Kamerunek Gambiaren aurka 3-2 irabazi ostean. Ondorioz, aukerak daude Iñaki Williams Athleticeko jokalariak asteazken honetan, 21:30ean, Bartzelonaren aurkako Kopako partida joka dezan.

Izan ere, aipatu neurketa emaitzarekin 'Izar Beltzen' selekzioa, zeinetan talde zuri-gorriko aurrelariak jokatu duen, Afrikako txapelketan dauden sei multzoetako hirugarren sailkatuen artean, bi txarrenetako bat izango da, bi puntu bakarrik lortuta: galdu egin zuen Cabo Verderekin (1-2), eta berdindu egin zue Egiptorekin (2-2) eta Mozambikerekin (2-2).

Athleticen eta Bartzelonaren arteko kopako norgehiagokaren aurreko prentsaurrekoan, Ernesto Valverde Bilboko taldeko entrenatzaileak ez du argitu Williamsek Bilbora itzultzeko aukerarik ote zeukan, bere selekzioa txapelketatik kanpo geratuz gero.

Hala ere, Kamerun-Gambia lehia amaitu bezain laster, Athleticek Williamsi erreferentzia egiten zion mezu bat argitaratu du X sare sozialean "Garaiz!" zioen testu batekin, eta 2020ko otsailaren 6an Bartzelonaren aurka garaipena eman zion Williamsen golaren bideo gaineratuta. Gol horrek Kopako finalerdietarako txartela eman zion Bilboko taldeari.

Geroago, talde zuri-gorriak jakinarazi duenez, Valverdek "jokalari guztiak deitu ditu" Bartzelonaren aurka Kopako final-laurdenetan jokatzeko. Ohar berean irakur daitekeenez, futbolariak goizean joango dira kontzentrazio-hotelera, eta 22 jokalariko behin betiko zerrenda "partida baino lehen jokalariekin estadioan bertan" jakinaraziko da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena