15:07

Athletic club

Baja

Iñaki Williamsek ezin du oraingoz Ghanara joan, "ondoez orokorra" duelako

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Athleticek ohar batean jakinarazi duenez, tratamendua jarri diote futbolariari eta bihar, asteartea, baloratuko dute berriz, bidaiatzeko moduan dagoen ala ez jakiteko.

  • Iñaki Willliamsen artxiboko irudia

    Iñaki Willliamsen artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñaki Williams Athleticeko jokalariak ez du astelehen honetan Ghanara joaterik izan, aurreikusita zuen moduan, hango selekzioarekin bat egiteko. Izan ere, atseden hartzera behartzen duen "ondoez orokorra du", talde zuri-gorriko sendagileek azaldu dutenez.

Klubak argitaratutako oharraren arabera, "gaur goizean baloratu dute jokalaria Lezaman", eta tratamendua jarri diote dagoeneko. Bihar, asteartea, baloratuko dute berriz, "Ghanako selekzioarekin bat egiteko lehenbailehen bidaia dezan".

Ghanako federazioari Willimsen egoeraren berri eman diola argitu du Athleticek.

Kumasi hirian ekingo diote kontzentrazioari astearte honetan, urtarrilaren 8an prestaketa partida bat jokatuko dutelako Namibiaren kontra.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 Zuzenean 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena