19:23

Athletic club

DENBORALDIAURREA

Athletic uztailaren 6an itzuliko da entrenamenduetara

EITB MEDIA

Ohiko azterketak eta zelaiko lehen saioak egin ondoren, lehoiak Mexicora bidaiatuko dira Chivasen eta Necaxaren aurkako neurketak jokatzeko.

  • Athleticeko jokalariak ospatzen. Argazkia: EFE

    Athleticeko jokalariak ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athletic uztailaren 6an, ostegunean, itzuliko da entrenamenduetara. Ordutik aurrera, ohiko azterketa medikoak eta zelaiko lehen saioak egingo dira denboraldiaurreko lehen neurketak jokatu baino lehen.

Halaber, Ernesto Valverderen mutilek egingo duten irteera luze bakarra astebete geroago izango da, uztailaren 14an, ostiralean, Mexikora. Bi egun geroago, hilaren 16an, igandean, Gernikako Arbola Trofeoaren itzulerako neurketa jokatuko dute, Chivasen aurka, Akron Estadioan.

Ondoren, uztailaren 19an, asteazkenean, lehoiak Necaxaren aurka arituko dira Victoria de Aguascalientes estadioan, talde horren mendeurrena ospatzeko lagunarteko batean. Biharamunean, zuri-gorriak etxera itzuliko dira.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena