Athletic club
AKORDIORIK EZ
EITB MEDIA
Jokalariak eta klubak ez dute akordiorik lortu euren arteko lotura luzatzeko.
Oier Zarraga Athleticen gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Athleticek astearte honetan iragarri duenez, Oier Zarragak ez du talde zuri-gorrian jarraituko ekainaren 30etik aurrera, "Klubak eta futbolariak euren arteko kontratua berritzeko akordiorik lortu ez dutelako".
Zarraga (24 urte) Lezaman trebatu zen alebin mailatik, eta urrats guztiak igaro ditu Lehen Mailara iritsi arte. 2020ko urriaren 18an debutatu zuen lehen taldearekin, Gaizka Garitanoren aginduetara, Levanteren aurkako liga partida batean.
Ordutik, jokalari bizkaitarrak 72 partida ofizial jokatu ditu zuri-gorri gisa (Ligako 62, Kopako 8 eta Superkopako 2), eta bi gol sartu ditu.
Getxoko erdilariaren baja Iñigo Martinez erdiko atzelariarena eta Ander Iru hirugarren atezainarena ezagutu diren egun berean eman da jakitera.
Beraz, ekainaren 30ean kontratua bukatzen duten futbolarien artetik, Raul Garciaren egoera baino ez dago konpontzeke.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa