Athletic club
OMENALDIA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Jokalari zuri-gorri mitikoa abenduaren 23an hil zen, 75 urte zituela.
Jose Angel Iribar Txetxu Rojoren omenaldian parte hartzen. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Athleticek eta Osasunak astelehen gauean jokatu zuten derbia ikustera bertaratu ziren zaleek txaloz beteriko minutu hunkigarria eskaini zioten abenduaren 23an hil zen Jose Francisco 'Txetxu' Rojo Arroita zenari, neurketari ekin aurretik.
Talde zuri-gorriko jokalari mitikoak hala eskatuta jaso zuen era horretako omenaldia, uste baitzuen minutuko isilunea tristeegia zela zendutakoei azken agurra eskaintzeko. Horren aurretik, Bilboko klubaren beste ikur batek, Jose Angel Iribarrek, futbolariaren seme-alabei zelaian bertan lore sorta bat eman ondoren hasi zen.
Txetxu Rojo Athleticen historian partida ofizial gehien jokatu dituen bigarren futbolaria da (541 neurketa 17 denboralditan zehar), Iribar mitikoaren atzetik (614). Bere atzetik, 514 partida jokatu dituzten Joseba Etxeberria, Mirandeseko egungo teknikaria, eta Iker Muniain daude, azken hau atzo bertan iritsi zen postu horretara.
Rojo I.aren oroimena gogoan izateko (izen hori hartu zuen bere anaia Jose Angel Athleticera iritsi zenean), talde zuri-gorriko jokalariek besoko beltzak jantzi zituzten Betisen aurkako azken jardunaldiko partidan, Benito Villamarin futbol-zelaian.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa