17:17

Athletic club

Euskalduna Jauregian

Athleticek urriaren 26an egingo du Ohiko Batzar Orokorra

I. G. | EITB MEDIA

Athleticek 10,6 milioi euroko emaitza negatiboa izan zuen 2021-22 denboraldian, talde zuri-gorriak igande honetan emandako datuen arabera.

1:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek igande honetan iragarri du bere Ohiko Batzar Orokorra egingo duela urriaren 26an Bilboko Euskalduna Jauregian. Lehenengo deialdia 19:00etan izango da, eta bigarrena 19:15ean.

Gai-zerrendan 11 puntu egongo dira, besteak beste, aurreko ekitaldi ekonomikoko Urteko Kontuak onartzea, Aitor Elizegiren Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa, kanpaina honetako Aurrekontua onartzea eta Erregelamendu Organikoaren Proiektua onartzea.

Athleticek 10,6 milioi euroko emaitza negatiboa izan zuen 2021-22 denboraldian, talde zuri-gorriak igande honetan emandako datuen arabera.

2022-23 denboraldirako 135,8 milioi euroko aurrekontuari oniritzia ematea planteatuko zaie konpromisarioei, 5,9 milioi euroko defizita eta 27 milioi euroko hornidura-kontsumoa aurreikusten baititu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena