Athletic club
LESIOA
A. A. | EITB MEDIA
Athleticeko kapitainak lunbalgia akutua du, eta zelaietatik urrun mantenduko da F Ligako hurrengo jardunaldietan.
Garazi Murua. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako irudia
Garazi Murua Athleticeko kapitainak ezin izango du Iraia Agirre entrenatzailearen aginduetara egon datozen asteetan hoberantz egiten ari ez den bizkarreko lesio baten ondorioz. Hala eman du jakitera erakunde zuri-gorriak ostegun honetan.
Athleticek plazaratutako osasun txostenaren arabera, "jokalari getxoztarrak lunbalgia akutu lunbarra dauka, disko-protusio bidezko irradiazioarekin".
Nahiz eta erdiko atzelariak denboraldiaurreko lagunartekoetan minutuak izan dituen, jasaten ari den minak zelai gainean % 100ean egotea eragozten dio. Hala, ez zuen parte hartu joan zen asteburuan Lezaman Sporting Huelvari irabazi zioten partidan (3-0).
Horrenbestez, Bilboko klubeko medikuek tratamendu kontserbatzailea aukeratu dute lesioa sendatzeko aukera gisa.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa