14:40

Athletic club

LESIOA

Julen Agirrezabalak hatz bat hautsi du, eta ebakuntza egin beharko diote

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Athletic Clubeko atezaina titular gisa aritzekoa zen ligako lehen jardunaldietan, Unai Simonek eskuineko sorbaldan duen mina dela eta.

  • Julen Agirrezabala

    Julen Agirrezabala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Julen Agirrezabala Athleticeko atezainak eskuko hirugarren metakarpianoa hautsi zuen astearte arratsaldean Lezaman egindako entrenamenduan, eta ebakuntza gelatik pasatu beharko da, erakunde zuri-gorriak baieztatu duenez.

Bilboko taldeak argitaratutako oharrean jasotzen den osasun txostenaren arabera, Agirrezabala "espezialistaren kontsultatik" igaroko da asteazken honetan, "hurrengo egunetan ebakuntza egingo diote".

Atezain gipuzkoarraren lesioa eragozpen handia da Ernesto Valverderentzat, ezingo baita prest egon Liga hasierako lehen partidarako (abuztuaren 15ean, Mallorcaren aurka); eta, horrez gain, une honetan Unai Simon ere min hartuta dago. Izan ere, denboraldiaurrea hasi eta egun gutxira, tendinopatia bat diagnostikatu zioten Murgiako atezainari eskuin sorbaldako bizkarrezurrean, eta duela ia bi astetik taldetik kanpo ari da, banakako lana egiten.

Horrela, Ander Iru eta Alex Padilla harrobiko jokalariak dira Newcastle eta Mirandesen aurka datorren asteburuan jokatuko dituzten bi probetarako prest izango dituen bi atezainak.

Simon eta Agirrezabalaz gain, Yuri Berchiche ere lesionatuta dago. Ezker hegalekoak bihurritu egin zuen eskuin orkatilako kanpoko alboko lotailua iragan ostegunean, Bochumen aurka jokatutako lagunartekoan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    05 Zuzenean 12:45 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bigarren etapa
    05 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Ezkurdia
    06 23:15 - 00:15 AREA TXIKIA | Eibar vs Amorebieta partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena