13:57

Athletic club

Agurra

Marcelinok ez du Athleticen jarraituko

I. G. | EITB MEDIA

Marcelinok 75 partida ofizial (Ligako 59, Kopako 12 eta Superkopako 4) izan ditu taldean urte eta erdi honetan, 28 garaipen, 26 berdinketa eta 21 porroteko balantzearekin.

2:08
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Marcelino Garcia Toralek astearte honetan jakinarazi du ez duela Athleticeko entrenatzaile izaten jarraituko ekainean kontratua amaitzen zaionean. Prestatzailearekin batera bere talde teknikoak ere utziko du kluba.

Hala adierazi du entrenatzaile asturiarrak astearte honetan San Mamesen egindako prentsa agerraldian. Athleticeko kudeaketa batzordea bertan zegoela egin du iragarpena, Aitor Elizegi buru, baita Rafa Alkorta kirol zuzendaria eta Iker Muniain lehen taldeko kapitaina ere, jokalarien ordezkari gisa.

Marcelino 2021eko urtarrilaren 3an iritsi zen Bilbora, Gaizka Garitano ordezkatzeko, eta Athleticen historiaren hirugarren Superkopa lortu zuen, finalaurrekoan Real Madrili eta finalean Bartzelonari irabazi ondoren.

Iaz Kopako finalera iritsi zen, finalerdietan Levanteri irabazi ostean, eta denboraldi honetan finalerdira iritsi da, San Mamesen Bartzelona eta Real Madril kanporatu ostean. 2022ko Superkopan txapeldunorde izan zen, Real Madrilen aurka finala galduta.

Marcelinoren etapako "kolpe gogorrak" Kopako finaletan izan dira, Realaren aurka lehenengo, aurreko urtean Gaizka Garitanok sailkapena lortu ostean, eta Bartzelonaren aurka ondoren.

Marcelinok 75 partida ofizial (Ligako 59, Kopako 12 eta Superkopako 4) izan ditu taldean urte eta erdi honetan, 28 garaipen, 26 berdinketa eta 21 porroteko balantzearekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena