19:46

Athletic club

Agurra

Marcelinok ez duela Athleticen jarraituko jakinarazi die jokalariei

EITB Media

Sevillaren aurkako Santander Ligako azken jardunaldiko partida amaitu ostean, Marcelino Garcia Toral Sanchez Pizjuan estadioko aldagelan agurtu zen.

  • Marcelino Garcia Toral

    Marcelino Garcia Toral, entrenatzailea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Marcelino Garcia Toralek ez du Athletic zuzentzen jarraituko datorren denboraldian. EITB Mediak jakin ahal izan duenez, entrenatzaile asturiarra agurtu egin zen Sevillaren aurkako Santander Ligako azken jardunaldiko partidaren ostean. Marcelinok datozen egunetan zehaztuko du etorkizunean egingo duena.

2021eko urtarrilean fitxatu zuen Marcelino Athleticek. Asturiarrak talde zuri-gorria zuzendu zuen bigarren partida Real Madrilen aurkako Superkopako finalerdietakoa izan zen, eta finalerako txartela lortu zuen, garaipena erdietsita. Hiru egun beranduago Athleticek Espainiako Superkopa irabazi zuen, finalean Bartzelona mendean hartuta. Urte horretan, 2020an atzeratutako Errege Kopako finala galdu zuen Athleticek Realaren aurka, eta 2021eko finalean ere galtzaile atera zen Bartzelonaren kontra porrota jasota. Santander Ligan Europarako sailkapena lortu gabe geratu zen.

2021-2022 denboraldian, Marcelinoren zuzendaritzapean, Athletic Errege Kopako finalerdietara arte iritsi zen, baina ezin izan zuen finalerako txartela lortu, finalerdietan Valentzia nagusi izan baitzen. Superkopan, finalerdietan garaipena lortu zuen talde zuri-gorriak Atletico Madrilen kontra, eta finala galdu egin zuen Real Madrilen aurka. Santander Ligan berriro Europarako postuetatik at geratu zen Athletic.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena