Athletic club
Jokalari nafarrak bosgarren denboraldia egingo du kamiseta zueri-gorria jantzita.
Marta Unzue, Athleticeko jokalaria. Argazkia: @AthleticClubFem
Athleticek eta Marta Unzuek jokalariaren kontratua 2023ko ekainera arte luzatzea adostu dute. Erdilari nafarra 2018-2019 denboraldian iritsi zen Lezamara, Bartzelonak utzita, Kataluniako taldean 12 urtez jokatu ostean.
2018ko abuztutik, Berriozarkoak 95 partida jokatu ditu Athleticekin, eta datorren denboraldian 100.era iristeko aukera izango du. Denboraldi honetan, 25 partida jokatu ditu Iraia Iturregiren aginduetara.
Athleticek bere atarian azpimarratu duenez, "Unzue taldeko kapitainetako bat da, eta zelai erdian esperientzia eta hierarkia ematen du".
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa