17:15

Athletic club

Primera Iberdrola Liga

Nekane Diezek Athleticen jarraituko du beste denboraldi batez

EITB Media

Athletic eta jokalaria akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko, 2023ko ekainaren 30era arte.

  • Nekane Diez

    Nekane Diez, Athleticeko okalaria. Argazkia: Athletic Club

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nekane Diezek kontratua berritu du Athleticekin 2023ko ekainaren 30era arte, klubak ostegun honetan (apirilak 28) jakinarazi duenez. Ondorioz, Diezek 16. denboraldia beteko du talde zuri-gorrian.

"Oso pozik nago kontratua berritu dudalako. Harro eta gogotsu nago. Iñigo Juaristik lehen taldean jokatzeko deitu ninduenean, ez nuen espero hainbeste urtez klubean egotea. Pribilegiatua naiz. Nahi dudan tokian nago, nire bizitzako klubean, eta horrelakorik ez nuen inoiz imajinatu", adierazi du Nekane Diezek Athleticen telebistan.

"Lehen taldera iritsi nintzenean jokalari historikoak zeuden bertan, nire idoloak zirenak, eta bikain hartu ninduten. Hainbat urte daramatzat jada taldean. 15 urterekin egin nuen debuta lehen taldearekin, 30 ditut, eta 31 betetzera noa. Ohorea da kalean jendeak ezagutzea eta norbere lana goraipatzea", gaineratu du Athleticeko jokalariak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena