18:59

Athletic club

Erabakia

Sophie Istillartek futbola uztea erabaki du, 26 urterekin

EITB Media

Athleticeko jokalaria denboraldiaren amaieran erretiratuko da. Levanteren aurkako partidan eskuin belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua hautsi zuen, eta ebakuntza egin zioten martxoaren 2an. Istillarten errehabilitazio prozesua "zailtasunik gabe" doala adierazi du klubak.

  • Sophie Istillart

    Sophie Istillart, Athleticeko jokalaria. Argazkia: Athletic Club

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sophie Istillart Athleticeko jokalaria denboraldiaren amaieran erretiratuko da, 26 urterekin. Hala jakinarazi du klubak astelehen honetan (apirilak 25) ohar baten bidez.

Istillartek eskuin belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua hautsi zuen Levanteren aurkako partidan. Martxoaren 2an ebakuntza egin zioten, eta errehabilitazioa "arazo gabe" aurrera doala adierazi du Athleticek.

2020ko udan iritsi zen Sophie Istillart Athleticera, Bordeleko Girondinsetik. Frantziako taldeko kapitaina zen. Bi denboralditan, 42 partida ofizial jokatu ditu talde zuri-gorriarekin.

Klubak datarik zehaztu ez duen arren, Baionako erdilariak prentsaurrekoa eskainiko du futbola uzteko erabakia hartzera bultzatu duten arrazoiak zeintzuk diren azaltzeko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena