Athletic club
PRIMERA IBERDROLA
EITB MEDIA
Gasteizko aurrelariak beste bi urtez, 2024ra arte, jarraituko du Bilboko taldean jokatzen.
Yulema Corres Joseba Agirre Athleticeko emakumezkoen zuzendariarekin batera. Argazkia: Athletic
Albisteak (1)
Yulema Corresek eta Athletic Clubek 2024ko ekainera arte luzatu dute bien arteko lotura. Hala, 30 urteko futbolari gasteiztarrak beste bi urtez jarraituko du zuri-gorri gisa; izan ere, datorren ekainean amaitzen zitzaion kontratua.
Yulema 2014an iritsi zen Lezamara, Aurrera de Vitoria taldetik. Bilbotarrek Liga Txapelketa irabazi zuen azken denboraldian (2015-2016), bere parte-hartzeak berebiziko garrantzia izan zuen, 14 gol sartu baitzituen. Hala ere, bere markarik onena 2016-2017 denboraldian lortu zen, 18 gol erdietsita. Denboraldi honetan, 18 partida ofizial jokatu ditu orain arte, eta guztira 5 gol lortu ditu.
Lesioek eragozten ez badute, 2018-2019 denboraldian bezala, Athleticeko aurrelariak 200 partidatik gorako marketan ibiliko da (187 daramatza) hurrengo denboraldian, eta 2024an bere hamargarren denboraldia beteko du Bilboko taldearekin.
Kontratua berritu ondoren egindako lehen adierazpenetan, "zoriona" sentitzen duela aitortu du aurrelariak. "Oso pozik nago beste bi urtez kontratua berritu dudalako, eta Athleticek nigan konfiantza hori izan duelako urte hauen ondoren". Gaineratu duenez, "helburuak betetzen, jokatzen eta taldeari ahalik eta ekarpen handiena egiten jarraitzeko prest" dago.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa