Athletic club
Guztira 544
Agencias | EITB Media
Sailkapenaren buruan Andoni Zubizarreta dago 622 neurketekin, Joaquin Sanchez bigarren da (591) eta Raul Gonzalez hirugarrena (550).
Raul Garciak, markak hausten. Argazkia: EFE
Athletic Clubeko Raul Garcia jokalariak markak hausten jarraitzen du. Igandean , Betisen aurka Benito Villamarinen, bere 544. partida jokatu zuen futboleko Lehen Mailan eta ondorioz Ligan partida gehien jokatu duen laugarren jokalaria da.
Nafarrak Eusebio Sacristan gaindu du asteburuan eta egun aurretik hiru ditu bakarrik: sailkapeneko buruan Andoni Zubizarreta dago 622 partidekin, bigarren lekuan Betiseko Joaquin Sanchez (591) eta hirugarren Raul Gonzalez Real Madrileko jokalari ohia 550rekin.
Raul Garciak 101 partida Osasunarekin jokatu ditu, 216 Atletico Madrilekin eta 227 Athleticekin eta 105 gol egin ditu partida horietan.
Aurretik, zenbaki hobeekin aktibo dauden aurrelari gutxi ditu, hots, Karim Benzema (212 gol), Luis Suarez (175), Antoine Griezmann (157), Iago Aspas (130), Roberto Soldado (127) eta Alvaro Negredo (125.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa