Athletic club
KONTRATU LUZATZEA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Zumarragako erdilaria 2018an heldu zen Bilbora Eibarretik, eta, hartara, sei denboraldi beteko ditu zuri-gorriz.
Albisteak (3)
Athletic Clubek eta Dani Garciak akordioa lortu dute bi aldeak lotzen dituen kontratua bi denboraldi gehiagoz luzatzeko, hau da, 2024ko ekainaren 30era arte. Erdilariak asteazken honetan sinatu du akordioa, Bilbon, Ibaigane jauregian, Aitor Elizegi presidentearekin eta Rafa Alkorta kirol zuzendariarekin batera.
Zumarragako jokalaria (31 urte) Marcelino Garcia Toral entrenatzaileak gehien erabili ohi duen jokalarietako bat da; izan ere, denboraldi honetan, 23 partida jokatu ditu Ligan, lau Kopan eta bi Superkopan.
Dani Garciak laugarren urtea du Athleticen, eta 137 neurketa jokatu ditu guztira elastiko zuri-gorriarekin. 2018an iritsi zen Lezamara Eibartik, armaginekin 2. B mailatik Lehen Mailara igotzea lortu eta Gipuzkoako taldea lau denboraldiz maila gorenean finkatu ondoren.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa