Athletic club
Baja
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Athleticeko erdiko atzelariak Espanyolen aurkako partidan hartu zuen min, eta zelaia utzi behar izan zuen 54. minutuan. Ondorioz, ez da gertu egongo Realaren aurkako derbia jokatzeko.
Vivian (ezkerrean) Elxeren aurkako neurketan. Artxiboko argazkia: EFE
Albisteak (2)
Athletic Clubek baieztatu duenez, Dani Vivian atzelari zuri-gorriak giharretako lesioa du, eta, hartara, ezin izango du parte hartu Bilboko taldeak Realaren aurka igandean, Reale Arenan, jokatuko duen euskal derbian.
Gasteizko atzelariak asteartean hartu zuen min, Espanyolen aurkako Ligako lehia jokatzen ari zela (1-1).
Athleticek plazaratutako osasun-txostenaren arabera, atzelariak minduta dauka "eskuin hankako muskulu zuzen femoralean" eta "azterketa osagarriak" egingo zaizkio lesioaren nondik norakoak zehazteko.
Zuri-gorriek jokatutako hamar jardunaldietatik bederatzitan titular gisa aritu da gasteiztarra, Marcelino Garcia Toralek aurten gehien erabili duen laugarren futbolaria izanik. Hasiera batean, Espanyolek kontrako neurketari ordezkoekin batera ekin behar bazion ere, azken orduan titularra izan zen, Iñigo Martinezen sabeleko arazoak zirela-eta.
Horrela, litekeena da Yeray Alvarezek jokatzea hasierako hamaikakoan, talde txuri-urdinaren aurka.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa