12:09

Athletic club

203 neurketa

LaLigan jarraian jokatutako partiden marka gainditu du Williamsek

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Athleticeko aurrelaria 203 partidetara heldu da eta bakarrik geratu da sailkapenean Juan Antonio Larrañaga gaindituta.

0:53
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñaki Williams Athleticeko aurrelaria Santander Ligan bata bestearen atzetik hutsik egin gabe partida gehien jokatu dituen jokalaria bihurtu da ostiral honetan, 203rekin. Izan ere, hasierako hamaikakoan ekin dio talde zuri-gorriak Alavesen aurka San Mamesen jokatu duen lehiari (1-0), eta hala, Juanan Larrañagarekin batera partekatzen zuen marka (202) gainditu ahal izan du.

Horrela, bost urte, bost hilabete eta hamar egunen ostean, 2016ko apirilaren 20an Atletico Madrilen kontra San Mamesen hasitako boladari jarraipena eman dio. Ordutik, Athleticek jokatu dituen LaLigako partida guztietan hartu du parte: 2015-16 denboraldiko lau neurketetan; 2016-17, 2017-18, 2018-19, 2019-20 eta 2020-21 denboraldietako 38 lehietan eta, azkenik, baita, denboraldi honetako orain arteko zortzietan ere.

Hori guztia Ernesto Valverde, 'Cuco' Ziganda, Eduardo Berizzo, Gaizka Garitano eta Marcelino Garcia Toral teknikarien agindupean egin du. 203 partida horietatik Williams 169 aldiz izan da titular.

Marka berri hori ezartzeko bidean, Athleticen errekorra zuen Carmelo Cedrun (132) eta Zubizarreta (184) eta Arconada (188) atezain ohiak utzi zituen atzean, besteak beste, Larrañaga harrapatu aurretik. Realeko atzelariak 1986-87 eta 1991-92 denboraldien artean ezarri zuen bere marka harrigarria.

 

LALIGAN PARTIDA GEHIEN JARRAIAN JOKATU DITUZTEN JOKALARIAK:

Iñaki Williams: 203 partida

Juan Antonio Larrañaga: 202

Luis Miguel Arconada: 188

Andoni Zubizarreta: 184

Alfredo Di Stefano: 171

Juan Antonio Ipiña: 165

Alberto Lopez: 151

Juan Antonio Ortega: 150

Antonio Alfonso 'Tonono': 144

Rafael Garcia 'Falito': 136

LALIGAN PARTIDA GEHIEN JARRAIAN JOKATU DITUZTEN ATHLETICEKO JOKALARIAK:

Iñaki Williams: 203 partida

Carmelo Cedrun: 132

Jesus Garay: 104

Andoni Zubizarreta: 103

Estanis Argote: 103

Santi Urkiaga: 95

Telmo Zarra: 83

Venancio Perez: 81

Jose Angel Iribar: 81

Fernando Llorente: 79

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena