17:28

Athletic club

Deialdia

Ewan Urainek Eskoziako 21 urtez azpiko selekzioarekin jokatuko du

A. B. E. | EITB Media

Scot Gemmil hautatzaileak deitu du Bilbao Athleticeko jokalaria, Eskoziak Ipar Irlandaren aurka indarrak neurtuko dituen lagunarteko bi neurketak jokatzeko.

  • Ewan Urain

    Ewan Urain, Bilbao Athleticeko jokalaria, Burgosen aurkko partidan. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ewan Roy Urain Aird Bilbao Athleticeko futbolaria Eskoziako 21 urtez azpiko selekzioaren deialdian sartu du Scot Gemmil hautatzaileak, Ipar Irlandaren aurka lagunarteko bi partida jokatzeko, ekainaren 2an eta 5ean. Maila horretako 2023ko Eurokoparako sailkapen fasea prestatzeko balioko diote neurketa hauek Eskoziari.

Urain Durangokoa (Bizkaia) da, 21 urte ditu, eta aita bizkaitarra du eta ama eskoziarra. Lezamara 2015ean iritsi zen, Cultural Durango taldetik. Bi denboraldi osatu ditu Bilbao Athleticekin, eta aurten 18 partida jokatu eta 4 gol sartu ditu. Denboraldi-aurrean hiru partida jokatu zituen lehen taldearekin, Gaizka Garitanoren aginduetara.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena