13:43

Athletic club

Hamar hilabetean

Athleticeko jokalariek borondatez jaitsiko dute soldata, bigarrenez

EITB MEDIA

Denboraldi honetan lehen taldeko kideek kobratu beharreko zenbatekoak %8,43 murriztuko dira.

  • Muniain eta De Marcos kapitainak

    Muniain eta De Marcos kapitainak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athletic Clubek ostiral honetan jakitera eman du erakunde zuri-gorriak eta "gizonezkoen lehen taldeko jokalari guztiek 2020-2021 denboraldirako ordainsaria jaistea" adostu dutela, Bilboko klubean pandemia eragiten ari den ondorioak arintzeko asmoz.

Ibaiganek plazaratu duen oharrean jasotzen denez, bi alderdien artean adostutako akordioaren arabera, lehen taldeko kideek kobratu beharreko zenbatekoak "% 8,43 murriztuko dira" denboraldi honetan. Alabaina, izan liteke % 10,26ra ere iristea, "gerta litezkeen inguruabar aldagarri jakin batzuen arabera".

Horren aurrean, Athleticek "publikoki adierazi eta eskertu" nahi izan du jokalariek hartutako erabakia, eta hamar hilabete baino gutxiagoan zentzu berean hartzen duten bigarrena dela zehaztu du. Horrez gain, "erakundearekiko eta bazkideekiko erantzukizun eta konpromiso ariketa" dela iritzi dio.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena