Athletic club
BERRITZEA
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Valladolidera utzita joan den Kenan Kodrok orain arte erabilitako 19. dortsala hartuko du.
Oier Zarraga eta Ander Capa. Argazkia: Athletic Club
Oier Zarraga Athleticeko harrobiko jokalariak 2023ko ekainaren 30era arte luzatu du klub zuri-gorriarekin zuen kontratua, eta lehen taldeko kide izatera pasatu da. Hemendik aurrera Kenan Kodrok libre utzi duen 19. dortsala erabiliko du, aurrelari bosniarra Valladolidera joan baita, aurtengo denboraldia amaitu arte.
Zarragak (22 urte) lehen taldearekin egin zuen denboraldi-aurrea, eta lau partida jokatu zituen Gaizka Garitanoren aginduetara (92 minutu guztira). Horrez gain, Lezamako harrobian alebin mailatik trebatuta dagoen Getxoko erdilariak beste bederatzi partida jokatu ditu Athleticen bigarren taldearekin, eta bi gol sartu.
Marcelino Garcia Toralek, urtarrilaren hasieran bilbotarren aulkira iritsi zenetik, ez du lehen taldeko deialdian sartu entrenatzaile asturiarrak zuzendu dituen zazpi partidetan.
Zarragaren eta Mikel Vesgaren kontratuak luzatu ostean, denboraldi honen amaieran kontratua amaitzen duten beste lau jokalariren egoera konpondu behar du Athleticek: Oscar de Marcos, Raul Garcia, Mikel Balenziaga eta Iago Herrerin dira aipatu jokalariak.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa