Athletic club
Euskal derbia
Erredakzioa
Athleticek Iñigo Vicente deitu du, lesionatuta dagoen Yerayren ordez. Eibarrek, bere partez, ezin izango du Sergi Enrich aurrelaria zelairatu.
Artxiko irudia
Eibarrek eta Athleticek denboraldiko lehen euskal derbia jokatuko dute, irailaren 27an (14:00). Zurigorriek Iñigo Vicente deitu dute, lesionatuta dagoen Yeray Alvarezen ordez. Talde armaginak, aldiz, ezin izango du Sergi Enrich aurrelaria zelairatu.
Denboraldiko lehen euskal derbia Ipuruan jokatuko da. Eibarrek Sergi Enrichen bajaren berri eman du eta, beraz, ezin izango du aurrelaria talde zurigorriaren aurka zelairatu. Mendilibarrek 23 jokalariz osatutako deialdia egin du ofizial: Dimitrovic, Burgos, Bigas, Oliveira, Martinez, Sergio, Quique, Diop, Edu Exposito, Rafa Soares, Muto, Yoel, Inui, Kike, Recio, Kadzior, Rober Correa, Pedro Leon, Tejero, Arbilla, Rodrigues, Eñaut eta Unai.
Iñigo Vicenteren deialdia da albisterik nabarmenena Athleticen. Izan ere, Yeray Alvarez lesionatuta dago eta ezin izango du armaginen aurka jokatu. Garitanok 23 jokalariz osatutako deialdia egin du ofizial: Unai Simon, Jokin Ezkieta, Iñigo Martinez, Unai Nuñez, Vesga, Unai Lopez, Williams, Muniain, Cordoba, Dani Garcia, Lekue, Sancet, Yuri, De Marcos, Kodro, Villalibre, Capa, Raul Garcia, Balenziaga, Iñigo Vicente, Unai Vencedor, Oier Zarraga eta Jon Morcillo.
Ustezko hamaikakoak
Eibar: Dmitrovic; Rober Correa, Oliveira, Bigas, Kevin/Rafa Soares; Recio, Pape Diop, Edu Exposito; Pedro Leon, Inui eta Kike García.
Athletic: Unai Simon; Capa, Nuñez, Iñigo Martínez, Yuri; Dani Garcia, Unai Lopez; Williams, Muniain, Morcillo; eta Raul Garcia.
Futbol-zelaia: Ipurua.
Ordua: 14:00.
Epailea: Cordero Vega.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa