Athletic club
Berrerosteko aukerarekin
Erredakzioa
Gorka Guruzetak Sabadellen jokatuko ditu datozen bi denboraldiak. Andoni Lopezek, aldiz, Logroñesen jokatuko du hurrengo sasoian. Bizkaiko klubak bi jokalariak berriz erosteko aukera izango du.
Gorka Guruzeta, Athleticekin, Sevillaren aurkako Kopako partida bate. Argazkia: EFE
Athleticek Gorka Guruzeta eta Andoni Lopez jokalarien kontratuak etetea erabaki du. Hala jakinarazi du klubak astearte honetan. Bi jokalariak berrerosteko aukera izango du talde zuri-gorriak.
Guruzetak Bigarren Mailako Sabadellen jokatuko ditu datozen bi denboraldiak, eta bi urteak pasa ostean, aurrelaria erosteko aukera izango du Athleticek. Donostiarra Antiguokotik iritsi zen Athleticera 2014-2015 denboraldian. Lehen taldearekin bederatzi partida jokatu ditu, eta gol bat sartu zuen Kopan Sevillaren aurka, Sanchez Pizjuanen. Bilbao Athleticen, guztira, 31 gol sartu zituen.
Bestalde, Andoni Lopezek Logroñesen jokatuko du datorren denboraldian. Sasoia amaitutakoan, hegaleko defentsa erosteko aukera izango du Athleticek. Barakaldoko atzelariak talde zuri-gorria utzi du, bi etapatan hamabi denboraldi bete eta gero. 2006-07an kimuen taldean sartu zen. Danok Baten jokatu zuen bi urtez kadete mailan eta Lezamara itzuli zen gazte mailan. 72 partida jokatu zituen Bilbao Athleticekin eta lehen taldearekin Gironan egin zuen debuta Ziganda entrenatzaile zela. Ondoren, utzita jokatu zen Almerian eta Elxen, Valentziako taldeak aurten Lehen Mailara igotzea lortu duelarik.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa