19:08

Athletic club

Primera Iberdrola

Athletic lanera itzuliko da astelehen honetan, txapelketarik ez duen arren

Agentziak | Erredakzioa

Osasun protokoloa betetzeko, ezin ditu Lezamako instalazioak partekatu gizonezkoen lehen taldearekin, Bilbao Athleticekin eta Basconiarekin; ondorioz, Zamudioko Gazituagan egingo ditu lansaioak.

  • Athletic Club

    Athleticeko jokalariak Taconi San Mamesen sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticen emakumezkoen taldea ekainaren 1ean itzuliko da entrenamenduetara, nahiz eta txapelketak bertan behera geratu diren. Primera Iberdrola Liga eta Erreginaren Kopa ez dira berriro hasiko denboraldi honetan, koronabirusaren pandemiaren eraginez.

Angel Villacampak zuzentzen duen taldeko jokalariek ostegunean pasa zituzten osasun-azterketak, eta baloiarekin zein berdegunearekin harremanetan jarriko dira berriro. Zamudioko Gazituaga futbol zelaian entrenatuko dute, Zamudioko Udalak utzita. Arrazoia da, osasun protokoloa bete ahal izateko ezin dituztela instalazioak partekatu gizonezkoen lehen taldearekin Bilbao Athleticekin eta Bascoaniarekin, hiru talde hauek txapelketak jokatu behar baitituzte.

Hasieran oso talde txikietan egingo dira lansaioak. Entrenamenduetan aurrera egitea aurreikusten da, gutxienez hiru asteko lana osatu arte. Entrenatzaileak asteazkeneko prentsaurrekoan adierazi zuenez, horrek "datorren denboraldi-aurrera hobeto iristeko balioko du". Datorren denboraldian exijentzia handiko Primera Iberdrola Ligari ekin beharko diote, eta Erreginaren Kopako finalerdia ere jokatu beharko dute.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena