18:14

Athletic club

2022ra arte

Athleticek Amaia Peña atezaina fitxatu du

Erredakzioa

Peñak 2022ra arte sinatu du kontratua klub bizkaitarrarekin. Bigarren taldean egon zen 2014tik 2016ra. Estatu Batuetako Pitt Panthers de Pittsburgh taldean jokatu du azken lau denboraldietan.

  • Amaia Peña

    Amaia Peña, Athleticeko atezaina. Argazkia: Athletic Club

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek Amaia Peña atezaina fitxatu du 2022ra arte. Hala jakinarazi du klubak astearte honetan. Peña, bi urtez (2014-2016) egon zen Athleticen bigarren taldean, eta Estatu Batuetako Pitt Panthers de Pittsburgh taldean lau denboraldiz egon ondoren itzuli da klub bizkaitarrera.

Peñak 21 urte ditu, eta erretiroa hartu duen "Ainhoa Tirapu atezainaren hutsune historikoa beteko du", adierazi du Athleticek, duela egun batzuetara arte taldeko kapitaina izan den Ainhoa Tirapuren erretiroa gogora ekarriz.

Barakaldoko Pauldarrak taldetik Athleticen bigarren taldera joan zen Peña, eta 2016an talde zuri-gorria utzi zuen getxotarrak, Pittsburgheko Unibertsitatean (Pennsylvania) Marketing eta Hornidura Kateen graduak ikasteko.

Espainiako selekzioko beheko mailetan jokatutakoa da, eta, 2015ean, 17 urte besterik ez zituela, azpiko Eurokopa irabazi zuen. Titularra izan da azken bi denboraldietan Pitt Panthers taldearekin NCAA ligan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena