Athletic club
Sendatzea
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Athleticeko hegalekoak lesionatuta eman du denboraldi guztia orain arte.
Iñigo Lekue
Iñigo Lekue Athleticeko jokalariak gainerako taldekideekin batera jardun du astelehen honetan, Lezaman egin duten entrenamenduan.
Hegaleko bilbotarrak normaltasunez bete du egin beharreko lana, eta, horrenbestez, zelaietara itzultzeko gertu egon daiteke laster, orain arteko denboraldi guztia lesionatuta eman ostean.
Lekue behin sendatuta, Aritz Aduriz eta Ander Capa dira talde zuri-gorriak dituen lesionatu bakarrak. Aurrelari gipuzkoarra oraindik aste batzuk egon beharko da zelaietatik kanpo, urtarrilaren 10ean jasan zuen belauneko bihurritua dela-eta. Capak, berriz, joan zen ostegunean hartu zuen min ezker hankako erdi-mintzezko muskuluan, eta, ondorioz, ezin izan zuen jokatu Valentziaren aurkako norgehiagokan. Litekeena da ostiral honetan Espanyolen kontra ere jokatzeko moduan ez izatea (21:00).
Kodro, Bosnia-Herzegovinarekin
Bestalde, talde zuri-gorriak aurtengo neguko merkatuan fitxatu zuen Kenan Kodro aurrelariak Bosnia-Herzegovinako selekzioaren deia jaso du, Armeniaren (martxoaren 23an) eta Greziaren (martxoaren 26n) aurka aritzeko. Norgehiagoka horiek 2020ko Eurokoparako sailkatzeko balio dute. Aipatu Eurokopa 2020ko ekainaren 12an hasiko da eta uztailaren 12ra arte iraungo du.
Bosniako selekzioa Robert Prosinecki entrenatzen du, eta sailkapen faseko J multzoan dago kokatuta Italia, Armenia, Grezia, Finlandia eta Liechtensteinekin batera.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa