Athletic club
Hauteskundeak 2018
ERREDAKZIOA | EITB.EUS
Gaur, abenduaren 27an, egingo diren Athleticeko hauteskundeei begira, bai Alberto Uribe-Echevarriak bai Aitor Elizegik orain arte eskainitako xehetasun guztiak dakarkizkizuegu.
Uribe-Echevarria eta Elizegi hautagaiak. Argazkia: EITB
Albisteak (2)
Bideoak (3)
Athleticeko hauteskundeetarako atzera kontua hasi da jada eta ostegun honetan izango dugu talde zuri-gorriaren presidentearen izenaren berri. Uribe-Echevarria eta Elizegi, bi hautagai mahaigainean eta hautatu bakarra Josu Urrutia ordezkatzeko. Gaur, abenduaren 27, azken erabakiaren berri emango dizuegu.
Talde bakoitzeko kide batzuen deiturak oraindik ere lau haizetara zabaldu ez dituzten arren, hona hemen orain arte bi hautagaiek aurkeztutako proposamen eta kideak.
Kirol arloa
Alberto Uribe-Echevarriak bere kirol arloa aurkeztu duen arren, oraindik ez du arlo honetako ardura nortzuk hartuko duten adierazi. "Pertsona zehatz batzuez hitz egiteak nahasketa sortu dezake. Momentu honetan, hori ez da garrantzitsuena gainera. Argi daukaguna da zein profileko kideak nahi ditugun Lezamari begira", azaldu du Uribe-Echevarriak.
Aitor Elizegik bere aldetik, Alkorta eta Ayarza aurkeztu ditu atal honetako bidelagun, biak ala biak Athleticeko jokalari ohiak, eta Lezama gidatzeko ardura hartuko dutenak. Bestalde, kirol arloa Ricardo Hernani, Oscar Beristain eta Oscar Arcekin osotuko zen. Azpimarragarria dugu ere, Manolo Delgado prestatzaile fisiko ohia ere kanpo-harremanetan arituko dela bere hautagaitzaren barnean.
Lezama
Uribe-Echevarriaren hautagaitzak Lezama proiektua aurkeztu du, eta bertan, ASK izeneko departamentua sortu nahi du Lezamako jokalarien pazientzia, haitasuna eta autokontrola aztertzeko asmoarekin. Bestalde, entrenamenduetarako bi zelai berri eraiki nahi ditu.
Elizegik bestalde, "osasun asko ikusten dut Bizkaiko harrobiko futbolean eta instalazio hobeak". Gainera, jokalari asko hezitzen daude azpimarratu nahi izan du. Bere proposamen aipagarrienen artean honakoa dugu: talde zuri-gorriaren eragin eta indarra beste kirol batzuetarako zabaltzea". Horrekin batera, saskibaloia adierazi du gako harreman honen gako gisa, zera azalduz: "Ziur naiz Athleticek Bilbao Basketi laguntzeko bidearekin bat egingo duela".
Arlo ekonomikoa
Gogoaren Indarra taldeko presidentearen hitzetan, Athletic "ez du ezer zorrean". Gainera, kuoten izozketa proposatu du 2020. urterako eta "puntutako karneta" ezarri nahi du deskontuak aplikatuz, ahalik eta bazkide gehien bertaratzeko.
Elizegik bere aldetik, Bai, Athletic! Bai, Elizegi! hautagaitzaren proposamen ekonomikoa aurkeztu du, eta bertan, Athletic marka sustatu nahi du taldearen diru-sarrerak handitzeko bidean. Juan Carlos Ercorekak zuzenduko duen Athletic Fundazioa ere bere proposamenaren ardatz nagusietako bat izango da. Ercorekarekin batera gainera, Gontzal Suances jokalari eta entrenatzaile ohia izango du kirol-aholkulari lanetan.
Alberto Uribe-Echevarriaren hautagaitza osatzen duen taldea:
- Presidentea: Alberto Uribe-Echevarria
- Presidenteordea: Javier Aldazabal Etxeberria
- Bigarren presidenteordea: Silvia Muriel Gomez
- Idazkaria: Mario Fernandez Elejalde
- Idazkariordea: Jose Ramon Garai Iturriondobeitia
- Kontularia: Izaskun Larrieta Rubin de Celis
- Diruzaina: Carlos Ortiz Robles
- Batzordekide: Iñaki Ahedo Apraiz
- Batzordekide: Ramón Alkorta Aranguren
- Batzordekide: Genar Andrinua Kortabarria
- Batzordekide: Elaia Gangoiti Agirre
- Batzordekide: Borja Lopez Rodríguez
- Batzordekide: Laura Martinez Robledo
- Batzordekide: Javier Olabarri Fernández de Villarán
- Batzordekide: Ignacio Palacios-Huerta
- Batzordekide: Unai Arzubiaga Orueta
- Batzordekide: Izaskun Kortajarena Urrutikoetxea
Aitor Elizegiren hautagaitza osatzen duen taldea:
- Presidentea: Aitor Elizegi
- Presidenteordea: Mikel Martinez
- Idazkaria: Fernando San Jose
- Idazkariordea: Maria Tato
- Kontularia: Jon Ander de las Fuentes
- Diruzaina: Aitor Bernardo
- Kirol-zuzendaria: Rafael Alkorta
- Idazkari teknikoa: Andoni Ayarza
- Kanpo-harremanak: Manolo Delgado Meco
- Athletic Fundazioko presidenteordea: Juan Carlos Ercoreca
- Batzordekide: Oscar Beristain
- Batzordekide: Begoña Castaño
- Batzordekide: Itziar Villamandos
- Batzordekide: Joana Martínez
- Batzordekide: Iker Goñi
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa