19:37

Athletic club

SAN MAMES, 16:15EAN

Athleticek denboraldiko bigarren garaipena lortu nahi du Valentziaren aurka

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bilbotarrak zein valentziarrak dira aurtengo Ligan berdinketa gehien pilatu dituzte bi taldeak (sei eta zazpi, hurrenez hurren).

0:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek eta Valentziak Ligako klasiko bat jokatuko dute larunbat honetan San Mamesen. Bata zein bestea ez dira eurengan jarritako aurreikuspenak betetzen ari, eta sailkapeneko azken postuetatik atera ezinik dabiltza txapelketaren lehen laurdena igaro ostean.

Bilbotarrak zein valentziarrak zama handia ari dira pairatzen denboraldi hasiera honetan, berdindu dituzten partida ugarien poderioz: sei Berizzorenek eta zazpi Marcelinorenek. Izan ere, norgehiagoka bakarra irabazi dute batzuek zein besteek.

Bi taldeak astean zehar partida jokatzetik datoz, eta biek sentsazio txarrak izan dituzte beste behin, berdinketak besterik ez baitituzte lortu. Hala Zuri-gorriek bana egin zuten Vallecasen, Rayoren aurka, hirugarren jardunaldiari zegokion neurketa atzeratuan. Valentziak, bere aldetik, gauza bera egin zuen Young Boys talde suitzarraren etxean, Txapeldunen Ligan.

Leganesen aurka lehen jardunaldian estutasun askorekin lortutako garaipen bakarraren ostean, bilbotarrek etxean sendo izaten hasi nahiko dute, lehen partida horren ostetik ez baitute beste partidarik irabazi, eta, horrez gain, etxeko azken bi porrotak oso mingarriak izan dira: Realaren eta Vila-realen aurka, 1-3ko emaitzarekin kasu bietan.

Hartara, Berizzok emandako deialdiko aurpegi berri bakarra Unai Nuñezena da. Portugaletekoak Yeray Alvarezen lekua har dezake atzealdearen erdialedean. Yeray ordezkoen aulkitxoan egon zen dagoeneko asteazkenean, bere lekua Peru Nolaskoainek hartu baitzuen. Alabaina, oraingo honetan, entrenatzaile argentinarrak deialditik kanpo utzi du zumaiar gaztea.

Valentziari dagokionez, ezin asmatuta dabil erasoari begira, neurketa batean besterik ez baitu lortu gol bat baino gehiago sartzea, Levanteren aurkako derbian (2-2), hain zuzen ere. Marcelinok ezin izango ditu erabili Guedes baja izango diren Piccini eta Guedes.

Balizko hamaikakoak

Athletic Club: Iago Herrerin; De Marcos, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri Berchiche; Dani Garcia, Unai Lopez, Muniain; Susaeta, Raul Garcia, Aduriz.

Valentzia: Neto; Vezo, Paulista, Garay, Gaya; Soler, Parejo, Kondogbia, Ferran; Rodrigo, Gameiro.

Epailea: Undiano Mallenco

Futbol-zelaia: San Mames.

Ordutegia: 16:15

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena