18:24

Athletic club

Fitxaketa

FIFAk baimena eman dio Athletici Aymeric Laporte inskribatzeko

EITB

FIFAk baimena eman dio Espainiako Federazioari atzelariaren Nazioarteko Transferentzia Ziurtagiria (ZTB) eskatzeko Saudi Arabiako Futbol Federazioari; ziurtagiri hori jasotakoan, Athleticen inskribatu ahalko dute.

  • Aymeric Laporte, 2015-16 denboraldiko partida batean. Argazkia: EFE.

    Aymeric Laporte, 2015-16 denboraldiko partida batean. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

FIFAk baimena eman dio Athletici Aymeric Laporte inskribatzeko, ostegun arratsaldean Bilboko klubak iragarri duenez. Hain zuzen ere, FIFAk baimena eman dio Espainiako Federazioari atzelariaren Nazioarteko Transferentzia Ziurtagiria (ZTB) eskatzeko Saudi Arabiako Futbol Federazioari; ziurtagiri hori jasotakoan, Athleticen inskribatu ahalko dute.

David Aganzo Espainiako Futbolarien Elkarteko (AFE) presidenteak adierazi duenez, "harremana zuzena izan da Aymericekin eta bere ordezkariarekin. AFE jokalariarengandik oso gertu egon da, FIFArekin harreman zuzenean, eta azkenean argia ikusi dugu lan luzearen ostean. Bera salduta egon da, bi klubekin dena lotuta itxita une batean, baina probek agerian utzi dute".

Aganzoren ustez, "jokalariak dena ondo egin zuen", eta "nahi zuena egin ahal izango du", erantsi du.

Irailaren 3an, Athleticek baieztatu zuen "oraingoz" ezin zuela Laporte batu; izan ere, FIFAk ez zion baimenik eman Espainiako Federazioari futbolariaren nazioarteko transferra eskuratzeko.

Agirian, Bilboko klubak azaldu zuen irailaren 1ean, "jokalariak inskribatzeko zehaztutako epearen barnean", Athleticek, Al-Nassr taldeak eta Laportek "transferentzia adostu" zutela, "baldintza jakin batzuk" betez gero.

"Athleticek irailaren 1ean igo zuen transferentziaren eskaria FIFAren TMS plataformara, baina ez zen erabat gauzatu egun horretan, "bere borondatearekin zerikusirik ez zuten arrazoiengatik eta bere kontroletik kanpo zeuden faktoreengatik".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena