23:00

Alaves

EA Sports Liga

Guridik Alavesen bolada txarra eten du Mallorcari irabazteko (1-0)

I. G. | EITB MEDIA

Partida oso parekatuan, non intentsitatea aukerak baino gehiago nabarmendu den, Jon Guridik partidako gol bakarra sartu du, Ligan berriz irabazteko bost jardunaldiz jarraian galdu ondoren.

  • Guridi bere gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Guridi bere gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek 1-0 irabazi du Mallorcaren aurka ostiral honetan Mendizorrotzan jokatu duen EA Sports Ligako 12. jardunaldiko partida. Partida oso parekatuan, non intentsitatea aukerak baino gehiago nabarmendu den, Jon Guridik partidako gol bakarra sartu du, Ligan berriz irabazteko bost jardunaldiz jarraian galdu ondoren.

Jokoaren lehen minutuak oso geldiak izan dira eta zelaian ez da inolako nagusitasunik izan. Babazorroak aurkaria baino ausartagoak izan dira eta aurkariaren areara gehiago hurbildu dira, baina abagune baten antzekoena Picaren burukada bat izan da, eta askogatik joan da kanpora.

Arabarrentzat albiste txarra 17. minutuan iritsi da, Protesonik zelaia utzi behar izan duenean min hartuta. Haren ordez Guevara sartu da.

Mallorcak pilak jarri ditu eta arriskua sortzen hasi da, batez ere Chiquinhoren eskutik. Azken honek bi aldiz jarri du proban Sivera. Alavesek Guridiren erdiraketa batekin erantzun du, zutoina ukitu eta goleko marratik igaro dena, baina sartu gabe.

Bigarren zatia langa gainetik joan den Tenagliaren jaurtiketa batekin hasi da, bigarren lerroan Abderen erdiraketa jaso ondoren. Gutxiren buruan, Guevarak erdiraketa ezin hobea jarri du, baina Kike Garciak ezin izan du jaso, eta aukera bikaina galdu du.

Abde protagonista izan da euskal taldearen hurrengo aukeran, korner batean buruz egindako erremate bikain batekin, baina atezaina gertuegi zegoen eta baloiarekin egin du topo.

Bazirudien partida berdinketan amaituko zela, baina 76. minutuan Alavesen gola iritsi da. Jokaldia Carlos Vicenteri egindako falta batekin hasi da. Epaileak jarraitzen utzi du eta Tenagliak eskuinetik erdiratu du Guridirentzat. Honek baloia pasatzen utzi nahi izan du, baina defentsa batean errebotatu du eta bere oinetara itzuli da Azpeitiko jokalariak gola sar zezan (1-0).

 

Amaierara arte eutsi diote eta garaipenarekin Alavesek punturik irabazi gabeko bost jardunaldiko bolada txarra hautsi du.

Fitxa teknikoa:

1 - Alaves: Sivera; Tenaglia, Abqar, Pica, Manu Sanchez; Blanco, Protesoni (Guevara, 17. min); Carlos Vicente, Rebbach (Carlos Martin, 91. min), Guridi (Stoichkov, 80. min); eta Kike Garcia (Toni Martinez, 91. min).

0 - Mallorca: Roman; Maffeo, Copete, Raíllo, Lato; Dani Rodriguez (Luna, 79. min), Robert Navarro (Antonio Sanchez, 69. min), Morlanes, Mascarell (Prats, 78. min), Chiquinho (Muriqi, 57. min); Larin (Darder, 69. min).

Gola: 1-0, 76. min: Guridi.

Epailea: Gonzalez Fuertes. Txartel horia atera die Luis García Plaza entrenatzaileari eta Kike, Pica, Abqar eta Chiquinho jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena