Alaves
Fitxaketa
EITB Media
Alaveseko jokalari berria uztailaren 8an hasiko da Arabako taldearekin entrenatzen.
Tomas Conechny. Argazkia: Alaves
Alavesek akordioa adostu du Godoy Cruzekin Tomas Conechny futbolari argentinarrak Gasteizko taldean jokatzeko, eta 2028ko ekainera arte sinatu du. 26 urteko ezker muturrak Alavesen jokatuko du, azken bi denboraldietan joko ona erakutsi ostean.
2023 denboraldiaren hasieran iritsi zen Godoy Cruzera, Almagrotik, Uruguaiko Deportivo Maldonadon eta AEBko MLS Ligan hiru urtez aritu ondoren, Portland Timbers taldean. Denboraldi eta erdian, Godoy Cruzen elastikoarekin 14 gol sartu eta 10 asistentzia eman ditu 61 partida ofizialetan.
Alaveseko jokalari berria uztailaren 8an hasiko da Arabako taldearekin entrenatzen.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa