16:02

Alaves

EA Sports Liga

Alavesek 0-0 berdindu du Mallorcaren kontra

EITB Media

Babazorroek puntu bat eskuratu dute Balearretako taldearen aurka EA Sports Ligako 15. jardunaldiko neurketan. Abagune gutxiko norgehiagoka izan da, eta golik gabe bukatu da.

  • Mallorca vs Alaves

    Luis Rioja (Alaves) eta Jaume Costa (Mallorca), partidako jokaldi baten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek berdindu egin du Mallorcaren kontra (0-0) igande honetan, abenduaren 3an, Son Moixen jokatutako EA Sports Ligako 15. jardunaldiko neurketan. Hortaz, puntu bat eskuratu du, eta 16 ditu orain.

Alavesek ondo ekin dio neurketari. Arabako taldea baloiaren jabe egin da, baina kosta egin zaio abagune argiak sortzea. Mallorca, berriz, atzean sartu da, kontraerasora irteteko zain. Lehen zatiko gol aukera argiena Gasteizko taldeak izan du, 17. minutuan; Luis Riojaren jaurtiketa, ordea, Rajkovic atezainak gelditu du.

Hurrengo minutuetan ere, bi taldeetako bat ere ez da gai izan aurkariaren atea zulatzeko. Beraz, lehen 45 minutuak golik gabe amaitu dira (0-0).

Bigarren zatiak lehenengoaren antzeko gidoia izan du: erritmoa bizikoa eta gol aukera gutxikoa izan da. Mallorcak norgehiagokan izandako lehen gol aukera argian ez du asmatu Siverak babestutako atearen aurrean. Larin bakarrik geratu da Siveraren aurrean, eta atezainak etxeko taldeko aurrelariaren errematea desbideratu du, eta gola saihestu.

Mallorcak eta Alavesek erasora jo dute azken txanpan, hiru puntuak eskuratzeko asmoz. Hala ere, defentsak nagusitu dira aurrelarien aurkako lehian, eta partida berdinduta amaitu da (0-0).

Fitxa teknikoa:

0- Mallorca: Rajkovic; Gio Gonzalez (Maffeo, 76. min), Valjent, Raíllo, Jaume Costa (Toni Lato, 67. min); Mascarell, Samu Costa (Morlanes, 67. min), Antonio Sanchez (Cyle Larin, 46. min), Darder; Amath (Javi Llabres, 86. min) eta Abdon Prats.

0- Alaves: Sivera; Gorosabel, Abqar, Rafa Marin, Javi Lopez; Guevara (Benavides, 81. min), Antonio Blanco, Guridi (Hagi, 74. min), Rebbach (Sola, 67. min), Luis Rioja (Duarte, 74. min); eta Samu (Kike, 83. min).

Epailea: Javier Figueroa Vazquez. Txartel horia atera die Antonio Sanchez (24. min), Amath (35. min), Samu Costa (48. min) eta Morlanes (97. min) etxeko jokalariei, eta Ander Guevara (27. min) eta Gorosabel (72. min) bisitariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    04 13:40 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Lehen etapa
    04 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Artola vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena