23:08

Alaves

EA SPORTS LIGA

Alavesek nagusitasunez irabazi dio Granadari (3-1)

I. G. | EITB MEDIA

Babazorroak aurkaria baino gehiago izan dira hasieratik, eta hiru puntuak irabazi dituzte Granadak bere atean sartutako golari eta Abdek eta Omorodionek egindako bi golei esker.

  • Alaves - Granada

    Omorodionen (Alaves) errematea Granadaren aurkako partidako lehen gola sartzeko. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek 3-1 menderatu du Granada ostiral honetan Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 14. jardunaldiko partidan. Babazorroak aurkaria baino gehiago izan dira hasieratik, eta hiru puntuak bereganatu dituzte Granadak bere atean sartutako golari eta Abdek eta Omorodionek egindako bi golei esker.

Partida erritmo biziarekin hasi da, eta berehala heldu dira atera egindako lehen jaurtiketak. Babazorroen artean, Omorodion saiatu da lehengo, eta Abde, gero, baina ez dute golik egin.

11. minutuan, Alavesek aurrea hartu du markagailuan, Omorodionen golari esker. Etxekoek jokaldi ona egin dute, euren arean hasita, eta eraso azkarra eginez, partida alde jartzea lortu dute (1-0).

Lehen zatiko gainerako minutuak parekatuagoak izan dira eta erritmo baxuagoa izan dute, baina etxekoak gehiagotan heldu dira aurkariaren atera. Eraso horietako batean iritsi da Alavesen bigarren gola. Abdek baloi sakona jaso du area barruan, bere denbora hartu du eta bikain jarri du baloia bigarren zutoinean (2-0).

Bigarren zatiak Alavesen nagusitasunarekin jarraitu du, eta babazorroek denbora gutxi behar izan dute hirugarrena egiteko. Omorodion izan da berriro protagonista. Luis Riojaren erdiraketa jaso du, eta, inolako oztoporik gabe, buruz errematatu du sarera (3-0).

Luis Riojak ere bilatu du gola areaz kanpotik, baina horren jaurtiketa atezainak desbideratu du.

Hortik aurrera, etxekoek lasaiago hartu dute partida eta baloiaren jabetzari eutsi diote. Erasoan jarraitu dute, baina hasieran baino gutxiago presionatuz.

Azken minutuetan, epaileak bisitarien aldeko penaltia adierazi du, eta Uzunik ez du kale egin 11 metroko puntutik (3-1).

Fitxa teknikoa:

3 - Alaves: Sivera; Gorosabel, Abqar, Marín, Javi Lopez; Guevara (Benavidez, 69. min), Guridi (Hagi, 74. min), Blanco; Luis Rioja (Tenaglia, 90. min), Abde Rebbach (Sola, 69. min) eta Samu Omorodion (Kike Garcia, 74. min).

1 - Granada: Andre; Manafa (Ricard, 79. min), Ignasi Miquel, Torrente, Carlos Neva; Gumbau, Gonzalo Villar (Ruiz, 62. min), Melendo (Weissman, 79. min), Carreras (Puertas, 62. min); Uzuni eta Lucas Boye (Diedhiou, 62. min)

Golak: 1-0, 11. min: Torrente (bere atean). 2-0, 38. min: Abde. 3-0, 55. min: Omorodion. 3-1, 86. min: Uzuni, penaltiz.

Epailea: Alberola Rojas. Txartel horia atera die Guevara (9. min), Villar (16. min) eta Boye (59. min) jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena