12:33

Alaves

Andre Maria Zuriaren jaiak

Alavesek botako du txupinazoa 2023ko Andre Maria Zuriaren jaietan, Gasteizen

EITB MEDIA

Txupinazoa, aurten, "zuri-urdinez jantziko da", Rocio Vitero EH Bilduk Arabako hiriburuan duen bozeramaileak jakitera eman duenez, "gasteiztar guztiokin partekatzen dugun sentimendua baita", nabarmendu du.

  • Alaves Andre Maria Zuriaren plazara bueltatuko da, txupinazorako. Argazkia: EFE.

    Alaves Andre Maria Zuriaren plazara bueltatuko da, txupinazorako. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek botako du, abuztuaren 4an, 2023ko Andre Maria Zuriaren jaietako txupinazoa, Gasteizen, ostegunean Rocio Vitero EH Bilduk Arabako hiriburuan duen bozeramaileak jakitera eman duenez. Aurreko udal hauteskundeetan, maiatzaren 28an, botorik gehien jaso zituen alderdia izanik, EH Bilduk erabakitzen du nor arduratuko den jaietako txupinazoa jaurtitzeaz, eta koalizioak Alaveseko jokalarien eta zaleen aldeko apustua egin du, horretarako. Ekitaldia, horrenbestez, "zuri-urdinez jantziko da"; izan ere, "gasteiztar guztiokin partekatzen dugun sentimendua da".

Eider Egaña atezaina, Victor Laguardia atzelari eta kapitaina eta Arabako Garrasia taldeko hiru kide izan dira Rocio Viterorekin batera, jokalariak eta zaleak ordezkatzeko. "Taldea, kirolariak eta zaleak ditugu", azpimarratu du Viterok.

Hala, Alaves, abuztuaren 4an, jaietako hasieran, Andre Maria Zuriaren plazara bueltatuko da; ekainaren 19an, gizonezkoen taldeak EA Sports Ligarako igoera lortu zuenean, milaka lagun izan ziren bertan, arrakasta hori ospatzeko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena