16:56

Alaves

SMARTBANK LIGA

Tenagliak hiru puntuak eman dizkio Alavesi (0-1)

EITB MEDIA

Nahuel Tenagliaren gol bakartiak garaipena eman dio Alavesi Alcorazen eta sailkapeneko hirugarren postuan dago.

  • Nahuel Tenaglia

    Nahuel Tenaglia, Alavesen golaren egilea. Argazkia: @Alaves

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek 0-1eko emaitzarekin irabazi dio Huescari Alcorazen, Nahuel Tenagliak sartutako gol bikainari esker. Gasteizko taldea sailkapeneko hirugarren postuan kokatu da Albaceteren eta Las Palmasen arteko partidaren zain. Kanariarrek garaipena lortuz gero, Garcia Plazak zuzentzen duen taldea laugarren postura jaitsiko litzateke.

Huesca-Alaves partidako laburpena

Lehen zatia parekatua izan da. Etxeko taldeak unean-unean nagusitasuna izan badu ere, ez du abagune argirik eduki.aukera argienak Alavesek izan ditu gola sartzeko aukera onenak lehen zatia amaitzear zela: Huescako atezainak gelditu egin du Jasonen jaurtiketa, eta geroago Jasonek berak kanpora bidali du errematea Riojaren erdiraketaren ostean.

Bigarren zatian ere partidak bide beretik jarraitu du. Huesca gola egitekotan egon da 48. minutuan, falta jaurtiketa bidez, baina Sivera atezainak eragotzi du baloia ate barruan sartzea.

Parekotasuna izan da nagusi Alcorazen, baina Alavesen gola 72. minutuan heldu da; Nahuel Tenagliak ate barruan sartu du baloia Duarteren erdiraketa bikain errematatuta.

Azken txanpan, Huescak erasora jo du emaitza berdintzeko helburuarekin; hala ere, Alaves sendo ibili da defentsako lanean eta Arabako taldeak hiru puntuak bereganatu ditu.

Fitxa teknikoa:

0 - Huesca: Andres Fernandez; Andrei Ratiu (Marc Mateu, 78. min), Blasco, Jorge Pulido, Vilarrasa (Kante, 78. min); Sielva, C. Salvador Gerard Valentin, Juan Carlos (Javi Martinez, 71. min), Joaquin (Lombardo, 32. min), eta Obeng (Carrillo, 71. min)

1 - Alaves: Sivera; Tanaglia, Abqar, Sedlar, Duarte; Sevilla (Moya, 61. min), Blanco, Guridi (La Guardia, 92. min); Jason (Javi Lopez, 87. min), De la Fuente (Villalibre, 61. min), eta Rioja (Balboa, 94. min).

Gola: 0-1, 72. min, Tenaglia.

Epailea: Gonzalez Frances. Txartel horia atera dio Lombardo Huescako jokalariari, baita Sedlar, Sevilla eta Guridi Alaveseko futbolariei ere.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena