00:08

Alaves

SMARTBANK LIGA

Alavesek ligako bolada txarra atzean utzi du Burgosi irabazita (1-0)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Abdek 75. minutuan sartutako golak garaipena eman dio Luis Garci Plazak zuzendutako taldeari eta 4 porroteko bolada txarrari amaiera eman diote babazorroek.

  • Abqar baloigatik borrokatzen

    Abqar baloigatik borrokatzen. Argazkia: @Alaves

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek 1 eta 0 hartu du mendean Burgos Mendizorrotzan. Nahiz eta partidaren nagusitasuna izan, ez da erraza izan garaipena eskuratzea babazorroentzat. Abdek 74. minutuan egin du partidako gol bakarra.

Alaves-Burgos partidako laburpena

Norgehiagoka intentsitate handiz hasi zen bi taldeen aldetik, baina Alaves izan zen lehen fasean nagusi presio on batekin, eta baloia azkar berreskuratuz.

Partidako lehena Miguel de la Fuenterentzat izan zen aukera bikoitz batean, eta Jose Antonio Carok parte hartu behar izan zuen lehen hamar minutuen ostean, Jon Guridiren pase on batean jaurtiketa gogor bat urruntzeko.

Aukerarik onena Xeber Alkainek izan zuen 28. minutuan, urruneko jaurtiketa batekin. Bisitarien atezainak ederki salbatu zuen zartakoa, eta horrek eragotzi zuen gaueko lehen gola.

Langak Jon Guridiren gola saihestu zuen. Gipuzkoarrak buruarekin errematatu zuen, Alavesen enegarren abagunean. Alavesek ekimena mantendu zuen lehen zatian, baina golik gabe amaitu zen.

Bigarren zatia intentsitate berdinarekin hasi zen, baina gidoia ez zen aldatu. Alavesek nagusi izaten jarraitu zuen, baina azken metroetan ez zuen zehaztasunik.

Babazorroek, ordea, ez zuten etsi eta Luis Garcia Plazaren aldaketek eragina izan zuten, Abde Rebbachek ukitu zuen lehen baloietako batean etxekoen lehen gola iritsi baitzen.

Harrobiko jokalariak Salva Sevillak area barruan jarri zuen baloi bat ukitu zuen, 75. minutuan Gaztelako atezainaren zutoin luzetik gola sartzeko.

Talde gasteiztarrak ez zuen maila jaitsi, eta Burgosen erreakzio-saiakerari eutsi zion, aurkariaren atean zuen etengabeko mehatxuarekin.

Fitxa teknikoa:

1 - Alaves: Sivera; Tenaglia, Maras, Abqar, Duarte; Sevilla (Balbo, 92. min), Benavídez (Moya, 69. min); Alkain (Abde, 69. min), Guridi (Rober, 77. min), Rioja (Javi López, 92. min); eta Miguel.

0 - Burgos: Caro; Fran García, Córdoba, Grego, Areso (Areso, 82. min); Atienza, Mumo (Elgezabal, 65. min), Navarro (Valcarce, 77. min), Matos (Hernández, 77. min); Curro eta Mourad (Borja, 65. min)

Golak: 1-0, 75. min: Abde.

Epailea: Quintero González. Txartel horia atera dio Calero entrenatzaileari (51. min). Txartel horiak: Tenaglia (3. min), Sevilla (23. min), Benavídez (31. min), Duarte (50. min) eta Balboa (94. min); Atienza (42. min), Navarro (50. min), Sierra (68. min), Curro (72. min) eta Cordoba (86. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena