Alaves
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Erdilari japoniarrak gasteiztarren elastikoa defendatzen jarraituko du 2022-23 denboraldian.
Miku Itok beste urtebetez jarraituko du Alavesen. Argazkia: Alaves
Albisteak (4)
Miku Ito erdilari japoniarrak beste urtebetez berritu du Alavesekin zuen kontratua, eta, hartara, 2022-23 denboraldian ere Gasteizko taldearen elastikoa defendatuko du, Alavesek berak astelehen honetan jakitera eman duenez.
Horrenbestez, Jumonji Ventus japoniar taldetik iritsi zen Mikuk (Tokio, 1999) laugarren denboraldia beteko du Gasteizen. Bigarren taldetik igaro ondoren, Mikel Crespo lehen taldeko entrenatzailearentzat funtsezko jokalari bihurtu da.
Igoeraren denboraldi historikoan jokalari garrantzitsua izan zen, eta, joan zen sasoian, parte-hartze nabarmena izan zuen Primera Iberdrolan, 22 partida jokatu baitzituen (horietatik 14 titular gisa).
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa