13:30

Alaves

LIGAKO 27. JARDUNALDIA

Ligak Poliziaren aurkako oihuak salatu ditu Alavesen eta Sevillaren arteko partidan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Salaketaren arabera, babazorroen taldeko 1.000 bat zalek "polizia hiltzailea" oihukatu zuten birritan.

  • Tenaglia Rakiticengandik ihes egin nahian

    Tenaglia Rakiticengandik ihes egin nahian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Futbol Profesionaleko Liga Nazionalak (LaLiga) gogor salatu ditu Lehen Mailako ligako (LaLiga Santander) azken jardunaldian Alavesen eta Sevillaren arteko neurketan zehar etxeko zale batzuek egindako kantuak. 

Aipatu salaketaren arabera, Alaveseko 1.000 bat zalek, kiroldegiko atearen atzean kokatutako animazio-taldeak, birritan abestu zuten "Polizia hiltzailea" kanta, eta LaLigak jakitera eman duenez, zelaiko beste eremu batzuetan kokatutako zenbait ikuslek eurekin bat egin zuten.

LaLigaren esanetan, abesti horiek entzun bezain pronto, klubak berehala erreakzionatu zuen bideomarkagailuen bidez honako mezu hau zabalduta: "Deportivo Alavesek gaitzetsi eta arbuiatu egiten ditu kiroleko indarkeria-ekintza guztiak, oihu arrazistak edo xenofoboak. Animatu pasioz eta errespetuz".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena