Alaves
SANTANDER LIGA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gasteiztarrek, joko ausarta eginez, hainbat aukera garbi pilatu dituzte Bonoren aurrean, baina asmatu ezinda ibili dira, eta puntu bakarrarekin konformatu behar izan dute.
Albisteak (3)
Alavesek berdindu baino ezin izan du egin Sevillaren aurka Mendizorrotzan (0-0), nahiz eta partida ona jokatu eta Julen Lopeteguiren taldea gainditzeko aukera argiak izan dituen.
Etxeko taldeak ausardia erakutsi du, hobea izan da neurketan zehar, baina gehiegi barkatu du Bonoren aurrean. Bai Sevillakoen atezainak zein Pachecok euren atea hutsean mantentzea lortu dute, garaipena bilatu duten bi taldeen erasoaldiei sendo eutsiz.
Luis Rioja, Toni Moya eta, batez ere, Escalante aritu dira goletik oso gertu lehen zatian etxekoen aldetik; dena den, horietaz aparte, Jose Luis Mendilibarrek zuzendutako taldeak beste horrenbeste jokaldi arriskutsu izan ditu.
Bigarren zatian, Edgarrek eta Ocamposek protagonizatu dituzte talde bakoitzaren hasierako arriskuko jokaldiak. Gerora, Oliver Torresek zentzu handiagoa eman dio bisitarien jokoari, baina Alavesek jarraitu du bereganatzen hurbilketa nabarienak.
Haatik, Joselu ez da fin ibili horietako batean, eta Pere Ponsek ere ez du baliatu area barrutik egindako jaurtiketa arriskutsua; izan ere, bere ahalegina apur bat desbideratuta joan da andaluziarren ateko eskuin zutoinetik gertu.
Horrenbestez, kamuts ibili da Gasteizko taldea norgehiagoka guztian zehar, eta gogotik ordaintzeko zorian egon da azken unean, baina Munirrek ez du ondo jo baloia area txikian, Kounderen jokaldi eder baten ostean.
Hartara, puntu banaketa izan da bi taldeen artean, bakoitzak dituen helburuentzako uzta murritza izan daitekeena.
Fitxa teknikoa:
0 - Alaves: Pacheco; Tenaglia, Laguardia, Lejeune, Duarte; Pons (Manu García, 72. min), Escalante, Moya; Édgar Méndez (Jason, 78. min), Rioja (Vallejo, 89. min); eta Joselu.
0 - Sevilla: Bono, Navas, Koundé, Gudelj, Acuña (Augustinsson, 83. min); Delaney, Jordán (Oliver, 58. min), Rakitic, Tecatito (Munir, 83. min); Ocampos (Luismi, 79. min) eta En-Nesyri (Rafa Mir, 58. min).
Epailea: Javier Alberola Rojas. Txartel horiak atera dizkie Alaveseko Lejeune (34. min), Duarte (49. min) eta Ponsi (min. 62), eta Sevillako Jordani (11. min).
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa