23:48

Alaves

Akziodunen Batzarra

Alavesek 72 milioi euroko aurrekontua izango du 2021-2022 denboraldirako

EITB Media

Akziodunen Batzarrak onartu egin du Alfonso Fernandez de Troconiz presidente duen zuzendaritzak denboraldi honetarako aurkeztu duen aurrekontua, ehuneko 99,26ko babesarekin. 2020-2021 denboraldiko kontuak eta kudeaketa ere onartuak izan dira.

  • Alaveseko zuzendaritza

    Alaveseko zuzendaritza, Akziodunen Batzarraren ostean. Argazkia: Deportivo Alaves

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Astelehen honetan, abenduaren 20an, Alaveseko Akziodunen Batzarrean onartu egin da 72 milioi euroko aurrekontua 2021-2022 denboraldirako, ehuneko 99,26ko babesarekin. Gainera, 2020-2021 denboraldiko kontuak ere onartuak izan dira.

Iragan denboraldiko (2020-2021) balantzeak 2.067.607 euroko galerak izan zituen covid-19aren pandemiak eraginda. Klubak azken hamar urteetan lehen aldiz izan ditu galerak. Bestalde, denboraldi honetarako (2021-2022) aurreikusi dituzte, 71.938.886 euroko diru-sarrerak eta 71.917.767 euroko gastuak 21.119 euroko superabitarekin, beti ere pandemiaren nondik norakoek baldintzatuta.

Estatutuak egungo legedira eta teknologia berrietara egokitzea onartu da Akziodunen Batzarrean; ondorioz, batzar eta bozketa telematikoak egiteko aukera egongo da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena