Alaves
29 GOL
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Aurrelari galiziarrak denboraldiko zazpigarren gola egin du larunbat honetan, eta, guztira, 29 sartu ditu gorengo mailan Gasteizko taldearen elastikoarekin.
Joselu Celtaren aurka sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE
Joselu Mato Alaveseko jokalariak bere hogeita bederatzigarren gola sartu du Lehen Mailan Gasteizko taldearekin larunbat honetan, eta hala, Javi Morenoren bat egin du Gasteizko taldearekin gorengo mailan gol gehien sartu dituen jokalari gisa.
Aurrelari galiziarrak adierazi duenez, "pozgarria eta harro egoteko modukoa da Alaves bezalako Lehen Mailako talde baten historian sartzea". "Pribilegioa da hori egitea", gaineratu du golegileak, Javi Morenoren goraipatzen zuen bitartean.
Joseluk 86 neurketa behar izan ditu Alavesen elastikoarekin gol-kopuru horretara iristeko; Moreno, aldiz, 71 lehiaren ostean iritsi zen, 1999 eta 2001 urteen artean jokatutakoak.
Bestalde, klubeko golegile historiko nagusia Manolo Serrano da oraindik, bost denboralditan 67 gol sartuta (168 partidatan), baina ez zuen maila gorenean jokatu euskal taldearekin.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa