21:16

Alaves

LIGA (13. JARDUNALDIA)

Alavesek buelta eman dio partidari Levanteren aurka eta jaitsieratik irten da (2-1)

I. G. | EITB MEDIA

Gasteiztarrek Levanteren lehen zatiko gola irauli dute, Ligan garaipena ezagutu gabe jarraitzen duena. Emaitza honekin, Alaves jaitsiera postuetatik atera da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joselu izan da Alaves-Levante partidako protagonista nagusia, azken 15 minutuetan markagailuari buelta eman baitio. Arabako aurrelariak luzapenean buruz egindako erremate ikusgarri batek hiru puntuak eman dizkie gasteiztarrei, Aguirregabiriak eskuinetik egindako erdiraketa bikain baten ostean.

Aurretik, 75. minutuan, Joseluk berak berdindu du partida De Frutosek Duarteri egindako penalti baten ostean.

Azken minutuetan Levantek lortutako gola indargabetu dute Alavesen bi golek, De Frutosek burukada batez sartu duena.

Alaveseko Aurrelariaren kalitateak parekatutako partida desorekatu du, intentsitate handikoa eta geldiketa askorekin, hutsegiteen eta etenaldien ondorioz.

Bi taldeek erritmo altua eta bizia ezarri dute hasierako minutuetan, hegaletarako futbol zuzenarekin.

Levantek aurrea hartu du markagailuan 13. minutuan, etxekoen atzealdearen zalantza baten eta Pacheco atezainaren ateraldi txar baten ondorioz.

Lehen zatia entretenigarria eta bizia izan da, aukera argirik gabe, baina bi taldeak area barrura iritsi dira.

Neurketa gogortzen joan da lehen zatiko azken minutuetan, bi taldeen arteko liskar ugarirekin eta faltekin.

Atsedenaldiaren ostean, Alavesek partidaren kontrola eta jabetza eskuratu ditu atzean ondo babestuta mantendu den Levanteren aurka.

Partida bukatzeko 15 minutu falta zirenean, Aguirregabiriaren erdiraketa bat penalti bihurtu da De Frutosen akatsaren ondorioz. Joseluk ez du penalti puntutik barkatu berdinketa lortzeko.

Luzapen denbora hasi denean Joseluk erremate ikusgarri bat sartu du eskuadratik, eta Aguirregabiriak baloi bikaina erdiratu ondoren.

Garaipenak Alavesen bolada ona berretsi du, jokoan izan diren azken 12 puntuetatik 10 lortu baititu, eta selekzioen geldialdiaren aurretik jaitsieratik irteteko balio dio.

Fitxa teknikoa

2 - Alaves: Pacheco; Aguirregabiria, Lejeune, Laguardia, R. Duarte; Loum, Toni Moya (Manu Garcia, 58. min) Pere Pons (Guidetti, 67. min), Luis Rioja (Martin, 89. min), Pellistri (Edgar, 58. min); Joselu.

1 - Levante: Cardenas; Son (Miramon, 63. min), O. Duarte, Ruben Vezo, Franquesa; Bardhi, Malsa (Pepelu, 85. min), J.G. campaña; De Frutos (Cantero, 77. min), Morales (Pier, 77. min); Soldado (Dani Gomez, 63. min).

Golak: 0-1, 13. min: de Frutos. 1-1, 76. min: Joselu (penaltiz). 2-1, 64. min: Vela. 90 Joselu.

Epailea: Cordero Vega. Txartel horiak atera dizkie Toni Moya (10. min) eta Guidetti (70. min) etxeko jokalariei; eta Franquesa (55. min), Pepelu (94. min) eta Cardenas (91. min) bisitariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena