Alaves
1-0
A. B. E. | EITB Media
Arabako taldeak 1-0eko emaitzarekin irabazi du Valentziako Erkidegoko taldearen aurkako Santander Ligako 11. jardunaldiko partida.
Albisteak (3)
Alavesek irabazi egin du Elxen aurka (1-0) asteazken honetan Mendizorrotzan jokatu duen Santander Ligako 11. jardunaldiko partida. Arabako taldeak 9 puntu ditu jada, arnasa hartzen du aurkari zuzen bati irabazita eta bigarren garaipena jarraian erdietsita.
Neurketako lehen abagunea Alavesek izan du, baina Joseluk kanpora bota du jaurtiketa Kiko Casilla Elxeko atezainaren aurrean, Pere Ponsen pase bikaina jaso ostean. Norgehiagokak erritmo bizia izan du lehen zatian, nahiz eta gola sartzeko aukera gutxi izan dituzten bi taldeek. Elxen erantzuna norgehiagokako 35.minutuan etorri da; Lucas Boyek baloia area barruan jaso, jaurtiketa egin, eta Pacheco atezainak desbideratu du baloia, gola eragotziz. Hiru minutu beranduago, Arabako taldeak abagune paregabea izan du; Ximo Navarrok errematea egin du atepean, Kiko Casillak baloia aldentzea lortu du, eta aldaratzea jaso ostean Pere Ponsek egin duen jaurtiketa kanpora joan da, oso gutxigatik. Golik gabe iritsi da atsedenaldira Mendizorrotzako lehia.
Bigarren zatiari bikain ekin dio Alavesek.Lehen abagunean Casillak saihestu du gola Joseluren jaurtiketa kornerrera desbideratuta. Kornerrean, ordea, Loumek gola sartu du (1-0), Laguardiak baloia buruz jo eta bigarren zutoinean sare barrura bultzatuta. Etxeko taldeak aurrea hartu du markagailuan, 47. minutuan.
Gola jaso ostean erasora jo du Elxek, baina Escribak zuzentzen duen taldeari asko kosta zaio abaguneak sortzea, Alaves sendo egon baita defentsako lanean. Gainera, Arabako taldeak bigarren gola sartzeko aukera izan du 71. minutuan; Casillak, ordea, gelditu egin du Joseluren jaurtiketa, talde gasteiztarrak egin duen kontraeraso on baten ostean.
Partidako 80. minutuan Elxek gola sartu du, baina epaileak baliogabetu egin du Guido Carrillo jokoz kanpo egon delako errematea egin duenean. Hiru minutu beranduago, Pacheco atezainak zelaia utzi du min hartuta eta Sivera sartu da haren ordez.
Azken txanpan, arazo gehiegirik gabe eutsi dio Alavesek aurkariari eta hiru puntuak eskuratu ditu.
Fitxa teknikoa:
1 - Alaves: Pacheco (Sivera, 84. min); Ximo (Martin, 60. min), Laguardia, Lejeune, Duarte; Pina (Moya, 60. min), Loum, Pons (Manu Garcia, 74. min), Pellistri (Edgar, 74. min), Rioja; eta Joselu.
0- Elx: Kiko Casilla; Palacios, Roco, Bigas, Mojica; Mascarell, Raul Guti, Fidel (Pastore, 64. min), Morente (Pere Milla, 74. min); Lucas Perez (Benedetto, 64. min) eta Lucas Boye (Carrillo, 74. min).
Gola: 1-0, 47. min: Loum.
Epailea: Gil Manzano. Txartel horia atera dio Ximo Navarro (18. min) Alaveseko jokalariari, baita Roco (42. min) Elxeko futbolariari.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa